miércoles, 13 de diciembre de 2017

Elhadji gogoan... "Dundu nuule amna solo"

Martzelo Zelaietan ezarritako plaka (Arrotxapea)
Argazkia: Patxi Abasolo López

Duela urte bete Espainiako Poliziaren komisarian hildako senegaldarrari omenaldia egin diote Martzelo Zelaieta etorbidea eta Artika karrika gurutzatzen diren gunean. Aurrerantzean, Bizitza da handiena / Beltzen bizitzek axola dute lelo bikoitza irakurri ahal izanen dugu kale kantoi honetatik oinez igarotzen garenok, lurrean iltzatutako plakari esker. Izenik gabeko metalezko plaka topatuko dugu; azken batean, SOS Arrazakeriak azaldu bezala, Ndiayek pairatu zituen baldintza bertsuetan hildako migratzaile guztiei eskainitako omenaldia da.

No hay comentarios: