miércoles, 13 de diciembre de 2017

Asier Burusko brigadista Argentinan eta Uruguain



  Ezkaba berezia dugu abendukoa, 250. zenbakia baita kalera atera dena, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, ez!. 25 urte bete ditugu honetan, 1.500 ale gehiago inprimatzea erabaki dugu eta, horri esker, 11.500 ale horiei esker, lehenengo aldiz, Ezkaba aldizkaria Arrotxapeko etxebizitza guztiera ailegatzen da, hori dun/k!, ederra, ezta? Zoragarria erredakzio taldeko lagun guztiokin batera herri egitasmo honetan parte hartzeko aukeraz disfrutatu ahal izana!







En esta ocasión, hemos invertido las páginas de la sección de Historia para entrevistar al joven Asier Burusko, quien ha tomado parte en una de las brigadas organizadas por el colectivo internacionalista Askapena. Una enriquecedora experiencia que ha puesto de manifiesto que no hay Océano que separe a quienes creen en un mundo más justo, ya sea en Arrotxapea, Argentina o Uruguay.


Asier Burusko, Paxik, 13 urtetik Arrotxapeko giroan murgildutako gazte txantrearra. Asier sinetsita dago borroka bera dela mundu osoko mila txokotan aurrera eramaten dena, toki guztietan baitira injustiziak, eta aukera guztiak baliatu behar ditugula horiei guztiei aurre egiteko. Hona hemen Errotaberri elkartean izandako solasaldia, garagardoa eta zigarroa eskuan, caguendios bat baino gehiago lagun.


Ezkaba: Askapenako brigada batean joan zinen. Zer den Askapena?
Askapenako brigada El Filtroko manifestazioan
Argazkia: Askapena.
Asier Burusko: 1987an jaiotako euskal erakunde internazionalista, gure herrian sozialismoa eta independentziaren aldeko askapen borrokarekin bat egiten duena. Hale ere, gure herriaren askapena ezin dugu ulertu, eta ezin dugu garatu, munduan inperialismoaren aurka borrokatzen diren herriekin elkartasuna jorratu gabe. Herriok elkarren laguntza eta samurtasuna behar dugu, bi norabideko elkartasuna.

Ezkaba: Zergatik Brigada batean?
Asier: Guztiok izan dugu eta badugu gure kabuz bidaiatzeko aukera. Brigadaren bidez, egundoko aukera duzu bertako kuadro politikoekin biltzeko, gazteak zein militante historikoak, gerlari ohiak, politikan urteak eman dituztenak, eta hori guztia barrutik ezagutu eta bizi, ezinezko litzateke beste era batean esperientzia horiek jasotzea. Niretzat kriston esperientzia izan da.

Ezkaba: Aurkitu al duzu bilatzen zenuena?
Asier: Bai. Aspaldin nuen pentsatuta Brigada batean parte hartzea. Lagunen esperientziak ere ezagutzen nituen. Ez da ezarra, ordea; hilabete osoa behar duzu eta lan kontuek zailtzen dute. Kriston esperientzia pertsonala izan da, brigadista kideak ezagutzen dituzu, formakuntza saioak eskaintzen dizkizute eta, batez ere, 4.000 kilometro zeharkatu eta, han ere, hemen bezala, lanean eta borrokan ari den jendea ikustea. Haiek ezagutu eta konplizitatea lortzea, haien etxeetan lo egitea, lagunekin afaltzea... oso aberasgarria iza da.

Ezkaba: Haientzak ere aberasgarri?
Asier: Bai, berez, Urugaiko lagunek adierazi digute asmoa badutela Euskal Herrirako bridaga bat antolatzeko. Hainbat hitzaldi eman ditugu Unibersitateetan eta zentro sozialetan, irrati-saioetan, eta ikusi ahal izan dugu interes handia dutela. Adineko jendeak Euskal Herriko egoera nahiko ongi ezagutzen badu ere, ez da gazteen kasua, eta jakin mina piztu zaie askori.

Ezkaba: Zergatik Latinoamerika, zergatik Uruguai eta Argentina?
Asier: Lehenik eta behin, hizkuntzagatik. Bestelako aukerak aztertu nituen, Palestina adibidez, baina horretarako ingelesa ezagutu behar. Amerikari dagokionez, Kuba eta Venezuelarako brigadak ere baziren, baina tokian-tokiko egoera politikoak zein egutegi kontuek eraman ninduten Uruguai eta Argentina aukeratzera; gainera, horrek ahalbideratzen ninduen Argentinako familia ikustea. Hala ere, gaiengatik izan da, batez ere. Argentinan herri boterea zen gaia, krisi ekonomiko latz baten testuinguruan, kapitalismoari aurre egiteko sortu diren hainbat herri mugimendu, fabrikak eta lur sailen berreskuratze saioak, kooperatibismoa... Urugaien El Filtro inguruko gertakariak zuzenean ezagutzeko aukera eskaintzen zitzaigun, azken hamarkadan, urtero, abuztuaren 24an, prentsaren bidez ezagutu izan dudana.

Ezkaba: Zer da brigadista izatea?
Asier: Brigadistak bere gain hartzen ditu gastu guztiak, bidai txartelak zein egunerokoak, gure oporraldian. Hori bai, bertan lo egiteko espazioak eskaintzen dizkigute. Brigadista asko bagara hemengo herri mugimenduetako kideak, hori bai, guztiok gara internazionalistak. Formakuntzari dagokionez, hiru asteburu izan genuen Nazioarteko egoera hobeto ezagutu ahal izateko; eta gero, hiru hitzaldi zehatzago, gure kasuan Argentina eta Uruguairen inguruan.

Ezkaba: Nolakoa zen eguneroko jarduna?
Asier: Hasiera-hasieratik dena primeran izan da antolatuta. Ia egunero izan genuen zerbait prestatua: elkarrizketak, aldebikoak, kooperatibetarako bisitaldiak, lantegi berreskuratuetara, baratza komunitarioetara... Egun libre pare bat ere izan genuen eta, noski, parrandatxoren bat ere egin genuen bertako jendearekin.
Aipatu nahi dut Confederaciónde Trabajadores de la Economía Popular. Bertan biltzen dira lan harremanetatik kanpo diren langileak, beltzean lan egiten dutenak, legeak langile gisa hartzen ez dituenak. CTEP ari da lanean klase baxu horiek bestelako langileekin bat egiteko nahian, Gobernuak zuzentzen duen politika ekonomikoari aurre egin ahal izateko.

Ezkaba: Ba al da alternatiba politikorik?
Asier: Une honetan ez, ezker iraultzailea oso zatituta dago, eta oso kritikoa azken hamarkada honetan izan diren gobernu aurrerakoiekin. Pertsonalismoak ere egundoko oztopo dira. Hasi dira konfluentziak bideratzen, baina haien erritmora, oso zaila izango da.

Ezkaba: Ondoren, Urugaiko El Filtrora, ezta?
Asier: Bai, Plenaria Memoria y Justicia taldearekin izan ginen. Memoria historikoa lantzen du, exijitzen ari da argitzea diktadura garaiko gertakariak, oraindik argitu eta epaitu gabe direnak.

Ezkaba: Zer da El Filtro?
Asier: 1992an 30 euskal herritar inguru atxilotu zituen polizia uruguaiarrak, hauetatik 10 sartu zituzten kartzelan, eta espainiako gobernuak, Felipe González buruan zelarik, 5 presoen estradizioa eskatu zuen. 3 izan ziren azkenik Uruguaiko estatuak estraditatzea onartu zituenak. 1994ko abuztuaren 1ean, Uruguaiko estatuak, Mikel Ibañez, Jesus Mari Goitia eta Luis Lizarralde euskal errefuxiatu politikoen estradizioa agindu zuen. Hauek El Filtro ospitalean ingresatu zituzten estradizioa ekiditeko hasi zuten gose greba zela eta. Arratsaldean ospitalearen inguruan batu ziren milaka uruguaiar errefuxiatuei elkartasuna adierazteko. Poliziak gogor ekin zion protestaren kontra, Fernando Morroni 12 tiroz erailez. Ondoren Roberto Facal eraila agertu zen bere etxetik ateratzen. Ehunka zauritu utzi zituen poliziak. Urtero uruguaiarrak kalera ateratzen dira justizia eskatzera, gertakariak eta erantzunkizunak argi daitezen. Oso kritiko agertzen zen jendea José Mújicaren Frente Amplioak izan duen jarrerarekin, honetan ez baita ezer aurreratu.

Ezkaba: Zer da gehien hunkitu zintuztena?
Asier: Abuztuaren 24ko manifestazioa ziragarria izan zen; hala ere, aukera izan genuen Norma Morroni ezagutzeko, oso hunkigarria izan zen. Norma Fernando Morroniren ama da. Roberto Facalen gurasoak aspaldi hil ziren. Norma jo eta su borrokatu da 23 urte hauetan, eta horretan dirau, ohorea izan da bera ezagutu izana. Josu Lariz euskal errefuxiatu politikoa ere ezagutu genuen, Uruguain erbesteratua El Filtro-ko garai haietatik. Polizia uruguaiarrak hainbat alditan atxilotu zuen baina egun lanean ari da normal normal, nahiz eta oraindik ezin da Euskal Herrira itzuli.

Ezkaba: Badirudi hainbat gertakari latz ez direla soilik aspaldiko kontuak. Azkenean agertu egin da Santiago gazte desagertuaren gorputza.
Asier: Bai, egoera errepresiboa askoz larriago da Argentinan. Militante ezkertiarrak ezezik, villetako gazteak ere badira helburu. Oso adierazgarria da villetan errepresioaren aurkako talde baten izena, Contra el gatillazo fácil. Santiago Maldonadoren kasua eskandalagarria izan da oso, maputxeen aldeko mobilizazio batean, jendeak ikusi baitzuen yutak (poliziak) nola zeraman gaztea. Bi hilabete desagertuta eman ondoren, bere gorputza erreka batean agertu da.

Ezkaba: 25 urte dira Che Guevara hil zutenetik. Nor da Che zuretzat?
Asier: El máximo exponente de que el poder no siempre corrompe. Nahiz eta bere aberria Argentina izan, mundua hartu zuen aberri. Familia dirudun batean sortua, erosotasuna alboratu eta Kubako prozesu iraultzailean murgildu zen buru belarri. Garaipena lortuta, ministro izatera iristean, Ministerioko besaulkian eseri ondoren, honako hau esan zuen: hemen norbait egotea beharrezkoa bada ere, ez da niretzako tokia eta, berriro gerlari, armak hartu, lokatzetan sartu eta borrokatzeari ekin zion harik eta akabatu zuten arte. Niretzat hori la ostia da.

* Gehiago jakiteko: resumenlatinoamericano.org


Testua: Patxi Abasolo López
Ezkaba aldizkaria, 250. zka., 2017ko abendua

No hay comentarios: