jueves, 29 de junio de 2017

Arrotxapeko Peña: bizirik dagoen auzo baten pankarta

Ederra Txema arrotxapearrak marraztutako eta margotutako pankarta. Polita atera da Arrotxapea: euskalduna, herrikoia, Ezkabazalea, okupatzailea, matxismoaren aurkakoa... eroa, izan behar den moduan. Gaztetxearen lehen urtebetetzea, Ezkaba aldizkariaren 25ak... bizirik dagoen auzo baten etengabeko festak eta aldarrikapenak... ehuneko ehun arrotxapearrak, izan ohi den bezala. Gora Arrotxapeko Peña, biba zuek!