lunes, 27 de marzo de 2017

ARROTXAPEko KORRIKA (Simulakroa): Apirilak 1.


Arrotxapea Biziz Eguna izanen dugu larunbatean. Bai, herri ekimena ehuneko ehun: Korrika, Gaztetzea, Euskara, auzoko taldeak, dantzariak, Euskara, Erraldoiak... euskaraz! Etxean baditugu jada txartelak, animatu eta hartu zurea/k.

Hona hemen menua:

Helduentzat: Zizka-mizkak, entsalada, paella, sorbete, postrea.

Txikientzat: Kroketak, Oilasko paella, postrea.



domingo, 26 de marzo de 2017

Armeniar genozidioa: "Une histoire de fou"

Ostiral gauean zinemara hurbildu nintzen, 2015ean Robert Guédiguianek zuzendutako Une histoire de fou (Ero istorio bat) filma ikustera. Ikustera baino, Guédiguianek espero bezala, ikastera, ulertzera eta, batez ere, hunkitzera: "Espero que el espectador [y la espectadora, supongo] se emocione. Emoción, etimológicamente, significa poner en movimiento. Me gustaría que gracias a la emoción, el espectador aprendiera mejor esta historia y, pero eso ya es el colmo de la ambición, que entendiera mejor la Historia en sí. En el fondo es sencillo. Quisiera que el espectador, al acabar la proyección, estuviera más emocionado y fuera más inteligente que al entrar en el cine". Beraz, kasu honetan bai, egilea eta ikuslea aseturik gara, zalantzarik ez.

1915ean Armeniar herriak Turkiak eragindako genozidioa pairatu behar izan zuen. Garai hartan, bi milio biztanle zituen Armeniak eta, horietatik, 1.300.000 erail zituen Turkiak era plantifikatu eta sistematiko batean. Egun, Estatu askok, Espainiak tartean, ez dituzte gertakari haiek aintzatetsi. Hala ere, Guédiguianek ez du genozidioan berean zentratu nahi izan: "Contar la historia del genocidio no me interesaba mucho. Quería contar cien años de historia, es decir, hablar del genocidio y del efecto que ha tenido en varias generaciones. Quería contar la historia de la memoria de este genocidio y, más aún, la historia de la memoria de esta historia. Y todo a través de los personajes". Eta, esan beharra dago, bete-betean asmatu egin duela.

Guédiguianek berak azaltzen digu zergatik egin duen filme hau: "Por dos razones. La primera es que, durante mucho tiempo, mis preocupaciones eran lo que suele llamarse internacionalistas. Como comunista e internacionalista, las cuestiones de identidad eran totalmente secundarias. Importantes, pero secundarias. La segunda, y tiene que ver con la primera, es que el tema de la identidad se ha vuelto muy importante desde los años noventa, quizá el tema más importante, hasta convertirse en el núcleo de numerosos debates políticos en Francia. En consecuencia, aunque el tema no preocupaba en absoluto a la izquierda, de pronto fue de gran importancia encararlo sin dilaciones. Y eso mismo he hecho, empezando con mi propia identidad. Me sentí obligado, pero obligado en el sentido que da el francés a la expresión: Je suis votre obligé (estoy a vuestra disposición). En cierto modo, estoy a la disposición de todos los armenios del mundo, me debo a ellos, ya que me apellido Guédiguian y, me guste o no, soy el embajador de su causa. Con esta película, cumplo con mi responsabilidad. Si fuese palestino o kurdo, hablaría del problema palestino o kurdo. Pero soy de ascendencia armenia y presento el problema armenio".

Tira, bada, lagun, ez gara gehiago luzatuko. Gertakari historiko horietara hurbildu nahi izanez gero, hurbildu, ulertu eta hunkitu nahi izanez gero, ez galdu aukera zoragarri hau eta sartu historiaz blai den zinema-areto horretara. Bertan ero istorio bat topatuko duzu, zeren "Los genocidios son una locura. Siempre se encuentran razones objetivas o seudobjetivas, pero siguen siendo locuras absolutas, con consecuencias delirantes".

jueves, 23 de marzo de 2017

Ikasgelak hutsik: LOMCEri EZ!!

620 ikaslek dute botoa emateko eskubidea, hau da, DBHko 3. eta 4. mailakoek zein Batxilergokoek. Goizean gelaz gela ibili ziren Ikasle Abertzale taldeko kideak grebaren inguruko informazioa zabaltzen, eta atsedenaldian boto-txartelaz bete ziren hautetsontziak: 513 alde, 4 aurka, 5 zuri eta balio gabeko bat. Pena nik klasera etorri behar izatea, honetan ere ikasleen esku utzi dugu guztioi eragiten digun zorigaiztoko LOMCEri aurre egiteko ardura. Atzo grebarako mendebaldeko deialdia ere ez zitzaigun Nafarroa Garaiako irakaskeoi ailegatu, en fin! Beraz, hemen gara, surf-ean bezala, olatua noiz ailagatuko zain.

Ikastetxeko gelak hutsik
Argazkia: Patxi Abasolo

martes, 21 de marzo de 2017

Zertarako gaude irakasleok?

Gaurko Berrian Alex Barandiarani (Huheziko irakaslea) egindako elkarrizketa irakurri ahal dugu. Bertan hitz egiten digu Ebaluazioz eta kalifikazioaz, maiz nahasten ditugun bi kontu oso desberdin. Izan ere, "Ebaluazioa prozesu jarraitutzat jotzen bada, ikaslearekiko elkarrekintzan ondorioak ateratzen ditugula. Ikuspuntu tradizionalean, ordea, aztertzen dugu ikasleak ea bete dituen guk aurrez ezarritako helburuak; hau da, kalifikatu egiten dugu".

Argazkia: berria.eus
Irakasleak zer-nolako rola du oraingo sisteman? Zer egin dezake egoera aldatzeko?
Aldatzeko, lehenik eta behin gogoeta egin behar da: zein da gure asmoa? Zertarako gaude? Irakaslea banaiz, beste pertsona baten garapen prozesua laguntzen dut, haren beharrei eta garapenari adi egongo naiz, eta zer eskaini ahal diodan ikusi beharko dut. Baina, beste ereduarekin, epaile bat izan naiteke; "pertsona hau baliagarria da, eta beste hau ez da baliagarria" esaten du epaile bat. Beraz, irakaslearen rola oso ezberdina izan daiteke. Hezkuntza pertsonen arteko harremanetan oinarritzen da, eta, irakasle gisa, hausnartu behar dut nik zer eskaintzen diodan ikasleari.

miércoles, 15 de marzo de 2017

D ereduko irakasle baten istorioa

Gaur arrstaldean Klaustroa izan dugu irakasleok. Honako gaiak izan ditugu aztergai: 2. ebaluazioko emaitzak, kanpoko diagnosiak (ejem, badakizue, PISAkeriak), Memoria duten Eskolen Sarea... Ohikoa denez, gehiegi eztabaidatu gabe, ti-ta batean bukatzear geundenez, eskua altxatu egin zait nahi gabe (tira, nahi gabe, nahi gabe...), eta nire istoriotxoa kontatu dut, hau da, D ereduan lan eta bizi den (bai, bizi ere bai, azken batean ikastetxean ematen dugu bizitza erdia, ezta?) irakasle euskaldun baten ezintasuna euskaraz lan eta bizi ahal izateko. Izugarria paradoxa, ezta?

Mintegi bilerak, Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak, Pasabideak, Fotokopiak egiteko bulegoa, Klaustroak... gastelania hutsez. D ereduko ikastetxe batean, preso dugu euskara ikasgeleetako hormen artean. Non da murgiltze programa? Ba al da murgiltze programarik? Ba al dugu murgiltze-programetan aritzeraren kontzientziarik? Izan ere, arazoa ez da klaseak euskaraz eman eta kitto, baizik eta ze nolako Bigarren Hizkuntzaren irakaskuntza diseinatu dugun eta zer gertatzen ari den gure geletan.

Eta, horretarako, ezinbesteko dugu D ereduak bere ikastetxea izatea. Onena izanen baita Kalitatezko Euskarazko Irakaskuntza Publikoa bermatzeko. Baietz lortu!

martes, 14 de marzo de 2017

Ezkaba-ko presondegia: María Pintado Nieto

Hona hemen aurreko astean bisitatu genuen Lurperatutakoa atera dadila! erakusketaren panel bat. Bertan María Pintado Nieto-ren bizipenak azaltzen zaizkigu.



2007. Nire aitaren aztarnak berreskuratzea izango banitu, nire haurtzaroaren garaiko laguneei gustatuko litzaidake erakustea eta esan: "Begira nola nik ere banuen aita".
Izan ere, bere aita atxilotu egin zuten María jaio berria zela, erregistratzera hurbildu zenean. Eta ez zuten inoiz bere berririk izan.



2010eko ekainean, Maríak bere aitaren musukatzearen ametsa lortu zuen, eta bere semearen familiarekin, bere erraina eta bere bilobarekin, hobiaren oinean argazki bat ateratzea. Aitari musua eman eta ondoan gelditu zen inoiz ezin izan zizkion kontuak kontatzen. Oso harnasa sakona hartu zuen, nahiz eta gaixo egon. 2012ko otsailean bera ere joan zitzaigun.

miércoles, 8 de marzo de 2017

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna

Bai, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ari gara aldarrikatzen 1911 urtetik. Nazio Batuen Erakundeak 1975 urtean onarpen instituzioala eman bazion ere, bidean subjektua aldatu egin zuen, emakume langilearen izaera ezabatuz.

Ongi legoke, bada, memoria duen txoko izan nahi duen honetan, ez ahaztea gaur ere, martxoaren 8an, gogoan baditugula mundu osoko emakume langileak eta egun esperimentatzen eta aldarrikatzen ari garen ahalduntze-prozesua.

Hala bedi!