domingo, 19 de febrero de 2017

Heriotza zigorra Iruñeko kartzelan, 1924an

1924ko azaroaren 6an42 militante anarkista Donibane Lohizunetik irten ziren Primo de Rivera diktaduraren aurka jarduteko. Bera-ra iristean Guardia Zibilarekin topo egin zuten. Bi guardia zibil eta lau gerrillari hil eta bese hamazazpi zauritu ziren. Beste batzuk atxilotu egin zituzten.

Gaur8, 2017ko otsailaern 18a, 31. or.

Enrique Gil GalazJulian Santillaz eta Pablo Martin Sanchezi, heriotza zigorra ezarri zieten gerra-kontseilu batean. Zigorra garrotez gauzatu zuten abenduaren 6an, Iruñeko kartzelan. Pablo Martin Sanchez barakaldarrak, urkamendira zeramatela, zaindarietatik askatu eta kartzelako patioko lehen solairura igota, bere burua bota zuen. Berehala hil zen. Julian Santillazek, hil baino lehen, hauxe esan zuen ozenki: "Esan nahi dut ez dudala neure burua erruduntzat jotzen, eta ez dudala protesta egiten justiziaren aurka, tiraniaren aurka baizik". Dolu gisa, Iruñeko Euskal Jai pilotalekuan ez zuten partidarik jokatu. Irudian, senideak eta lagunak ageri dira Iruñeko kartzelaren parean, bandera beltza altxatuta. Argazkia Donostia bizi zen Pascual Marin argazkilari tuterarrak egin zuen.

martes, 14 de febrero de 2017

Word Press Photo Sariak 2017

Sariak banatu zituen atzo World Press Photo fundazioak. Mundu osoko argazkilariek hartzen dute parte, eta 80.400 argazki aurkeztu dituzte aurtengo saioan. Burhan Ozbilici argazkilariak jaso du sai nagusia, non jaso zuen abenduan Anakaran Turkiak polizia batek Errusiako enbaxadorea kameren aurrean hil zuen unea. Ikusiko duzuenez, itxaropenerako tarte txikia argazkiek islatzen dutena, bestelako istorioak badiren ere, zergatik ote?

Mevlut Merts Altintas zen 22 urteko polizia, Andrei Karlov enbaxadorea hitz egiten ari zela, pistola atera, eta tiro egin zion bizkarrean. Hatz bat altxatu (Jainkoa bat dela adierazteko keinua), eta Siriako Al-Nusra Fronte talde islamistaren leloak oihukatu zituen. Ikusleak mehatxatu zituen, eta hiru zauritu. Baina Ozbiliciren sen profesionalak beldurrak baino indar handiagoa izan zuen, eta argazkiak egiten jarraitu zuen, irudi perfektua lortu arte.


Desobedientzia zibila. Ieshia Evans ekintzailea eskuak eskaintzen atxilotuko zuen poliziei, Baton Roug-en (AEB). Beltzen aurka Poliziak darabilen indarkeriaren aurkako protesta batean gertatu zen, uztailaren 9an, Alton Sterling gizon beltzaren heriotzaren aurkako manifestazio batean. Gaurko Gaien atalean lehen saria eman diote irudiari.


Egunerokoa, Kabulen. Najiba (ez dute abizenik eman) Shabir iloba besoetan duela. Haurra zauritu egin zuten bonba batekin, Kabulen, martxoaren 29an hartu zuten irudia.


Harrapatuta. Itsas dortoka bat (caretta caretta) sare batean harrapaturik, Tenerifeko uretan (Kanariar Uharteak). Iazko otsailaren 17an hartu zuten irudia.


Fidelen zain. Kubako Lanaren Gazte Armadako kideak, Fidel Castroren gorpua daraman ibilgailua noiz pasa zain, abenduan.



* Informazio gehiago:


jueves, 9 de febrero de 2017

Zuli: "Errefuxiatuak, ongi etorri!"

Kalean da otsaileko Ezkaba aldizkaria. Hona hemen Oihana Abasolo neskatoak oparitu digun istoriotxoa: Zuli, herrien arteko xamurtasuna. Patxi Larrainzar ikastetxeko ikasleen motxilek gogorarazten ziguten bezala, "gu ere izan gaitezkeelako".


domingo, 5 de febrero de 2017

Springteen, R. Against the Machine: "The Ghost of Tom Joad"

¿Cómo surge un burbuja especulativa? ¿Qué fue la gran Depresión de 1929 y sus dramáticas consecuencias sociales? ¿Qué son todas esas Crisis económicas que vienen azotándonos una década sí y otra también?
Bruce Springteen dedicó una canción a Tom Joad, protagonista de la película de John Ford, Las uvas de la iraComo podréis comprobar, por desgracia, la canción nos trae imágenes y realidades muy actuales, por mucho que intentemos mirar para otro lado. Desde estas líneas un pequeño homenaje a todos los Tom Joad, a los de ayer, y a los de hoy.

[Mujeres y] hombres caminando por las vías del tren
van hacia algún sitio, sin vuelta atrás
Los helicópteros de la policía estatal aparecen sobre la sierra
Comida caliente en una fogata bajo el puente
La cola de desamparados ante el refugio de la vuelta de la esquina
Bienvenidos al nuevo orden mundial.



El grupo musical Rage Against the Machine tiene su propia versión; a ver cuál os gusta más.

Tom dijo: "Mamá, dondequiera que haya un poli pegando a un tío;
dondequiera que llore un niño recién nacido y hambriento;
donde se luche contra la sangre y el odio que hay en el aire,
búscame madre, que allí estaré.
Dondequiera que haya alguien luchando por tener un sitio donde establecerse,
o por un trabajo digno o una madre que le ayude,
dondequiera que alguien esté luchando por ser libre, 
mírales a sus ojos madre, y allí me verás a mí!.