sábado, 29 de octubre de 2016

Un viaje relámpago 38 años atrás

Año 1978, 6º G, 11 años. No sé si en su día aquel niño pensó que sería importante escribirlo, pero lo hizo, en la parte trasera del tablero de ajedrez realizado en clase de Pretecnología. Hace ya tiempo que la amatxo me lo enseñó, por si quería guardarlo de recuerdo. Lo trasladamos de casa para seguir escondido entre nosotras no sé cuánto tiempo más, hasta que un día Oihana y Haizea, las más txikis de casa, nos preguntaron si sabíamos jugar al ajedrez. Fue como en las películas de la máquina del tiempo, un viaje relámpago 38 años atrás, ¡38 años! Nos sentamos, y nos pusimos a jugar. Una niña de 10 años con su aitatxo y, por qué no decirlo, con aquél niño de 11 años que fue y no ha dejado de ser desde hace ya cuatro décadas. Beste partida bat gehiago, aitatxo?

Juego de ajedrez, año 1978.
Fotografía: Patxi Abasolo López.




sábado, 15 de octubre de 2016

Lekeitioko Armintxe leizeko grabatuak

Lekeitio (Bizkaia) erdiguneko eraikin baten azpian dagoen Armintxe haitzuloan balio eta kalitate tekniko handiko historiaurreko grabatuak topatu dituzte. Cesar Gonzalez Historiaurreko katedradunak jakinarazi du kobazuloaren hondoko lurra inork ez duela zapaldu azken 14.000 urteetan.
Animalia ezberdinak irudikatzen dituzte Madeleine aldiko 50 bat irudi daude, eta lehen aldia da Kantauri isurialdeko leize batean katuaren familiako grabatuak eta irudi abstraktuak agertu direla. Animalien konposizioa izugarria dela deritzo katedradunak. Hemezortzi zaldi, bost ahuntz, bi bisonte, bi lehoi eta zehaztu gabeko lau oineko lau animalia identifikatu dituzte oraingoz. Irudi figuratiboak ez ezik, abstraktuak ere badira; lerro bat eta zirkulu erdiko ikurrak, hain zuzen ere. Zoragarria, ezta?

Armintxeko kobazuloan aurkitu dituzten grabatuetako batzuk
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia


* Informazio gehiago:



miércoles, 12 de octubre de 2016

Hispanitatea, Arrazaren Eguna, Festa Nazionala...

Tupac Amaru
Iturria: https://eu.wikipedia.org
Tortura hobian, erregearen ordezkariak galdekatu zuen.
  - Zeintzuk dituzu gaizkide? - galdetu zion.
  Eta Tupac Amaruk erantzun:
  - Hemen zu eta biok beste gaizkiderik ez dago. Zeu zapaltzaile izaki, neu askatzaile, biok heriotza dugula merezi.
  Zatikaturik hiltzera zigortu zuten. Lau zaldiri lotu zuten eta, hankak eta besoak gurutze eta, zatitu ez, ordea. Zaldien saihetsaldeak ezproiek urratzen, alperrik haiek saiatzen, eta zatitu ez, ordea.
  Borreroaren aizkorari heldu behar, beraz.
  Eguzki goriko eguerdia zen, Cusco haranean agorraldi luzea, baina bat-batean ortzia beltz-beltza zen, eta urratu, eta barra-barra erauntsi mundua ito duten eurialdi horietako bat.
  Beste buruzagi matxinoak ere zatikatu zituzten, Micaela Bastidas, Tupac Catari, Bartolina Sisa, Gregoria Apaza... Eta ibili zituzten euren zatikiak erakusgai matxinaturiko herrietan, eta erre egin zituzten, eta erraultsak airean barreiatu, beraiez oroimenik gera ez zedin.

Eduardo Galeano, "Euria", Ispiluak: Mundua ia ororen Historia, Txalaparta, 2013, 204. or.


* Gehiago jakiteko:

Tupac Amaru-ren exekuzioa
Iturria: https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/2/24/Tupac_amaru_execution.jpg




martes, 11 de octubre de 2016

El falangista Gregorio Apesteguía: El lechero de la Rochapea

¿Acaso hay víctimas sin verdugos? ¿Por qué es tabú hablar de ellos? En Navarra, gracias al trabajo de colectivos y profesionales como Altaffayla y Fernando Mikelarena, hoy conocemos quién eran esos que generaron tantas y tantas víctimas entre quienes no aspiraban sino a una sociedad más justa en estas tierras. En la revista Ezkaba de este mes hemos puesto nombres y apellidos a un verdugo de nuestro barrio, el falangista Gregorio Apesteguía Goñi. Si quieres leer el resto de artículos de la Ezkaba, no tienes más que hacer un clic:

GREGORIO APESTEGUÍA GOÑI:
EL LECHERO DE LA ROCHAPEA

Gregorio Apesteguía, Arrotxapeko esne-saltzailea, Falange erakundean aritu zen hasiera-hasieratik. Iruñeko Goardia Zaharreko kide gisa, José Antonio Primo de Riveraren hilkutxa eraman zuen. Testigantzek behin baino gehiagotan seinalatzen dute exekuzioen arduradunen artean.

Inauguración del Círculo Carlista en Arrotxapea
Fuente: Pensamiento Navarro, 1936- marzo-2
Un día sí y otro también, podemos constatar que aquella herída abierta en el verano de 1936 dista mucho de estar cerrada. En esta ocasión, la derecha navarra ha dejado de lado las formas y el decoro democrático para defender públicamente el estátus de honor que han estado recibiendo hasta el momento dos personas implicadas diréctamente en el golpe de Estado liderado por Franco, los generales Emilio Mola y José Sanjurjo (Pamplona, 1872).
En aplicación de la Ley de la Memoria Histórica, el ayuntamiento de Pamplona ha anunciado que el próximo 16 de noviembre procederá a la exhumación de los restos de los dos generales golpistas y otras seis personas que se encuentran en la cripta del Monumento a los Caídos, todas ellas navarras y del bando nacional. La representación municipal de UPN, lejos de recurrir a la tan socorrida abstención, se ha presentado a pecho descubierto votando en contra de dicha medida y, por si fuese poco, en contra de denunciar las amenazas que ha recibido Joseba Asirón, alcalde de la ciudad, por grupos de extrema derecha.
Arrotxapea tiene también personajes, con nombres y apellidos, que se destacaron en todos aquellos aciagos acontecimientos, responsables directos de decenas de experiencias traumáticas que siguen reclamando reconocimiento y justicia. Es el caso de Gregorio Apesteguía Goñi, natural de Zirauki (1900), fallecido en 1963 a la edad de 63 años. Apesteguía era más conocido como el “Lechero de la Rochapea”, por las vaquerías que tenía en el Puente de Miluze y en el barrio de la Magdalena, situadas ambas en sendos extremos de la Rochapea histórica.
A la dcha, Apesteguía y José Moreno
Iturria: 
Arriba España, 1936-septiembre-19
Como recoge el historiador Fernando Mikelarena en su obra “Sin piedad” (Pamiela, 2015), Apesteguía fue miembro de Falange desde sus primeros momentos, e incluso llevó a hombros el féretro de José Antonio Primo de Rivera en su condición de miembro de la Vieja Guardia de Pamplona.
La Falange se sirvió de la Escuadra del Águila [ver Ezkaba,nº 235], dirigida por José Moreno, alias Pepe Perla (dueño del hotel La Perla) y su brazo derecho, Apesteguía, para llevar a cabo la limpieza política de los primeros meses de la guerra. Juan José Usabiaga publicó en 1966 un primer compendio de los testimonios recogidos al respecto:
Los primeros días la banda de El Águila se lanzaba sobre sus víctimas en pleno día. En la calle, en las casas, en los talleres y aún en las puertas de las iglesias. Entre culatazos e insultos los llevaban a su checa de la maternidad, los asesinaban y los dejaban abandonados en plena carretera para sembrar el terror. El día 20 de julio el autobús de la Estellesa tuvo que detenerse varias veces para apartar los cadáveres de los asesinados que obstaculizaban el paso.
Despúes del primer mes, los del Águila operaban por la noche, sembrando el terror y el pánico en cientos de hogares. Durante el día se paseaban por Pamplona con aire jaquetón y de perdonavidas, sabiendo que inspiraban un terror pánico aún entre los mismos derechistas.
[...] Normalmente hacían sus racias a eso de las tres de la mañana y después hacían alarde de haber “limpiado” tantos o cuantos aquella noche”.
Salvador de Urroz, secretario de Euzko Gaztedi, señaló a Gregorio Apesteguía como el autor de un primer asesinato aquel julio de 1936:
En el mismo día 19, en plena Plaza del Castillo, fue asesinado un tal Lozano que continuaba andando después que le echaron el alto. También un barrendero fue herido gravemente por el lechero Apesteguía (el más joven de los hermanos) porque no contestó a un “¡Viva España!” que éste voceó”.
Jacinto Ochoa [ver Ezkaba, nº 204] dejó testimonio de la participación del “vaquero Apesteguía” y el requeté Benito Santesteban, entre otros, en uno de los simulacros de juicios que se celebraban en el interior mismo de la cárcel de Pamplona a los que acudían varios detenidos. Otros testigos relataron cómo Apesteguía amenazó al alcalde de Lizasoain, en el valle de Olza, porque “éste no se mostraba muy conforme con abrir una fosa para cuatro detenidos”, o su participación en el asesinato de un militar de Zizur, localidad en la que amenazó con matar también a un tal “Silverio el gitano”.
El grupo Altaffaylla recogió el testimonio de Miguel, de Ibero, sobre lo acontecido entonces en el cementerio de Etxauri:
Un día estuvieron todo el día trayendo y matando. Venían con un coche al cementerio, los sacaban de uno en uno y el que quería se confesaba. Los llevaban, pegaban así un tiro en la nuca y, zas, a la fosa. Iban con las manos atadas. Estaban dos para disparar, uno que era de aquí, de al lau de Pamplona, un tal Apesteguía y otro. En las traseras de la casa teníamos un balcón que daba al cementerio y de noche se oía todo. Impresionaba. Estaba todo oscurico y unas lucicas... andaban con linternas. Y se conoce que algunos no querían salir y le decía el falange: “¡Venga! Que no es nada!”. Y se oía el tiro”.
Aún hoy, ochenta años más tarde, sigue sobrecogiéndonos la impunidad de los Apesteguia, Mola y Sanjurjo, más la impunidad de hoy que la de ayer, todos ellos marcados por la calavera que adornaba el coche del tristemente conocido como El lechero de la Rochapea.


Texto: Patxi Abasolo López
Ezkaba aldizkaria, 238. zka., 2016ko urria.

lunes, 10 de octubre de 2016

Arrotxapeko Gaztetxea: Auzoko lokal sozial autogestionatua


Argazkia: Aritz Iriarte
La Rochapea ya tiene Gaztetxe. El 3 de septiembre cuarenta jóvenes rochapeanas ocuparon un taller sin uso desde el año 2008. Durante estas semanas, han sido muchas las personas que se han acercado a tomar parte en este precioso auzolan, limpiando y pintando el local, o en las distintas actividades diseñadas para todas las gentes del barrio.

2011ko urtarrilaren 30ean, igande gauean, polizia nazional espainolak eta udaltzainek bortizki aterarazi zituzten okupak Irule gaztetxetik. Aurreko egunean, larunbatean, Kapitalismotik at taldeak  egindako deiari jarraiki, ehun bat gaztek okupatu egin zuten Marcelo Celayeta kalean hutsik zegoen industria-nabe bat. Honako helburua zuten: “aske gune bat sortu, non espekulaziotik kanpo bizi ahalko ziren”. Astirik ez zuten izan, ordea. 24 orduko esperientzia izan zen Irule gaztetxearena, Arrotxapeko azken esperientzia okuparena.

Bost ure beranduago, 2016ko irailaren 3an, larunbat goizean, gazte talde bat sartu egin da Artika kaleko 28. zenbakiko eraikinean. Hainbat urtez Carser autobus enpresaren lantegia izan zen, eta hutsik zegoen 2008. urtetik. Gaztetxe berriko proiektuaz hitz egiteko goizegi bada ere, Ezkaba aldizkaria hurbildu egin da aske gune izan nahi duen lokal honetara, bertan diren gazteen asmoak zuzenean ezagutu ahal izateko.

Ezkaba: Nortzuk zarete?
Eunate Orkin
Argazkia: Patxi Abasolo
Eunate Orkin: Gehienak oraingo Gazte Mugimenduko kideak gara, lehengo Gazte Asanbladakoak, auzoko gazte piloa eta auzokoa ez direnak, guztiok lanean, dena aurrera eraman ahal izateko. Gazteenak ikasleak gara, 15 urtetik 20 urtera, hortik aurrera gehienak langile gazteak.

Ezkaba: Non gaude?
Eunate.: Artika kalean, 28. zenbakian, Gaztetxean.

Ezkaba: Zer da Gaztetxe bat?
Eunate: Gaztetxe hitzak badarama gazte izena, baino auzo osoari zuzendutako lokal bat izanen da. Antolatu dugu ekintza piloa jende guztiari zuzenduta, txikiei zein helduei. Auzoari irekita izanen den lokal sozial bat.

Ezkaba: Zergatik Gaztetxea eta ez Etxe Okupatua?
Eunate: Uff!.., bada proiektu bat gazteek eta gazteentzako sortua, antolatuko ditugun gauzak  jende guztientzako izanen dira, baina, bai, bereziki gazteei begira izanen da lokala.

Ezkaba: Zer dela eta okupazio hau?
Eunate: Duela hiruzpalau urte egin zen gazte diagnosi bat. Etxez etxe joan zen gazte guztiengana galdezka ea zeintzuk ziren gazteen beharrak eta ikusi genuen lokal bat behar genuela.

Ezkaba: Zergatik orain?
Eunate: Ikusi dugulako momentu egokia dela, errezago delako hemen irautea aurreko udalarekin baino.

Ezkaba: Ba al du zerikusirik Iruñeko Gaztetxea sortu izanak?
Eunate: Ez dakit, nik uste ezetz, auzoan anitz Gaztetxe izanditugu. Urteak eman ditugu Gaztetxerik gabe, behar hori ikusten genuen, orain izan dugu aukera eta aprobetxatu dugu.

Ezkaba: Zein izan da Udalaren jarrera?
Eunate: Ez da gurekin kontaktuan jarri. La Carbonilla izan da Udalak eskaini digun aukera bakarra, baina gazteok badaukagu bestelako nahi eta beharrak.

Ezkaba: Udaltzainen istorioak ere izan dira, ezta?
Eunate: Bai, sartu ginenean, hurrengo egunean kide bati isuna jarri zioten zebrabidetik ez pasatzeagatik, probokazio hutsa izan zen, ez zutelako isunak jartzeko aitzakirik, eta egoera horretaz baliatu ziren horretarako.

Ezkaba: Zergatik hautatu duzue lokal hau?
Eunate: Uste dugulako lokal honek behar guztiak asetzen dituela, handia da eta nahiko ongi dago kokatua auzoan, Matesa ondoan dagoela esatearekin nahikoa da hona erraz hurbiltzeko.

Ezkaba: Iruñeko Gaztetxeak udalaren onespena jaso du. Ba al da bestelako desberdintasunik  zuen egitasmoarekin?
Eunate: Nik uste dut lokala bera, askoz handiago da, eta gu bi astetan aurreratu gara piloa, Iruñeko Gaztetxea baino gehiago mugitzen garelako, nik uste hori dela nabariena.

Ezkaba: Eta La Carbonillarekin?
Eunate: Tamaina da nabariena, La Carbonilla osoko gela guztiak batuta ez dira ezta lokal honen erdia ere. Badaukagu ere askatasun handiagoa, adibidez, La Carbonillan ezin da kontzerturik egin, euria egiten badu ezin da bazkaririk antolatu, eta hemen bai.

Ezkaba: Nola erantzun du auzoak? 
Eunate: Auzokideen aldetik harrera ona izan dugu, beti dago salbuespenen bat, baina pasatzen diren gehienek animoak ematen dizkigute.

Ezkaba: Nolakoa izan da bestelako erakundeen erantzuna?
Eunate: Auzoko EH Bilduk azaldu du interesa, baina azkenean ez da asanbladara hurbildu.

Ezkaba: Udal ordezkariren bat?
Eunate: Ez, ez da inor interesatu.

Ezkaba: Nola funtzionatzen duzue, nola zaudete antolatuta?
Eunate: Asanbladaren bidez, eta baditugu hiru lan talde: propaganda eta komunikazio taldea, egitasmoa auzora zabaltzen duena; aisialdia taldea, egitaraua antolatzen duena (hitzaldiak, kontzertuak, pintxopotea eta abar), eta lan taldea, eraikuntza-lanaz zein garbiketaz arduratzen dena. Bagaude nahiko antolatuta, eta ostiraletan, 19:00etan, Asanblada orokorra egiten dugu. Komunean jartzen dugu lan talde guztiek egin dutena eta gero baldin badaude bestelako puntu gehiago, bada,  horiek jorratzen dugu. Auzolanak goizeko 10:00etatik eta arratsaldeko 14:00etatik aurrera dira.

Ezkaba: Aske gunea... genero ikuspegi batetik ere bai?
Eunate: Bai, adibidez obra-ondakinak ateratzen ari ginenean konturatu ginen horretan ari ziren guztiak mutilak zirela, eta lau neska hurbildu ginen obra-ondakinak ateratzera. Guztiok, neska zein mutilok aritzen gara elkarrekin. Gazte Mugimenduan beti izan dira gehiago mutilak, horretaz konszienteak gara, eta orain neska gehiago parte hartzen ari gara.

Ezkaba: Azken batean, lokal fisikoa baino, baloreetan oinarritutako proiektua.
Eunate: Bai, toki fisikoa da gauzak antolatzeko, baina garrantzitzuena da auzoaren bizitasuna lortzeko egin behar den proiektua.

Ezkaba: Eskaintza kulturala anitza eta zabala bermatzen ari zarete. Ze nolako erantzuna jasotzen ari da?
Eunate: Bai, hitzaldiak, zine emanaldiak, kontzertuak... Oso balorazio positiboa egiten dugu. Lehenengo pote pintxoarekin flipatuta gelditu ginen, jende mordoa etorri zelako, gazte aunitz auzo desberdinetatik eta auzokide piloa. Oso animaturik gaude, ikusten dugulako jendea hurbiltzen dela, batzuk auzolanera, beste batzuk ekitaldietara...

Ezkaba: Nola ikusten duzue Gazte Mugimendua?
Eunate: Oso indartsu. Uste dut egon dela inkomunikazio pizka bat gazte mugimenduaren eta herri mugimenduaren artean, gazte mugimenduak ez daki zer egiten ari den herri mugimendua eta alderantziz, orduan nik uste krisi dagoela jendeak pentsatzen duelako “ba, beste batek egingo du!”, eta egin behar dena da guztiok inplikatu.

Ezkaba: Nola ikusten duzue auzoa?
Eunate: Iruñeko auzoko handiena gara eta herri mugimendu ahulena dugu. Hau da nire ikuspuntu pertsonala. Nik uste jendea iratzarri behar dela eta auzoari behar duen bizitasuna eman.

Ezkaba: La Carbonillan talde piloa biltzen dira. Ba al duzue auzoko bestelako taldeei zabaltzeko asmorik?
Eunate: Oraindik ez dugu horretaz Asambladan hitz egin, baino puntu nabari bat da auzora gehiago zabaltzea, denbora beharko dugu pentsatzeko nola egin.

Ezkaba: Aurrera begira, zer?
Eunate: Espero dugu etorkizun luzea izatea. Ez dakigu zer gertatuko den, baina gu oso itxaropentsu gara, guk iraunen dugu, eta auzorako kristona izanen da.

Ezkaba: Zerbait nabarmendu nahi, mezu berezirik bidali nahi?
Eunate: Animatu guztiok etortzera. Gaztetxea auzo osoari irekita dago, ez soilik gaztei. Eta adi egoteko eta irakurtzeko auzoan zehar jartzen ditugun kartelak.


Testua: Patxi Abasolo López
Argazkiak: Patxi Abasolo eta Aritz Iriarte
Ezkaba aldizkaria, 238. zka., 2016ko urria.

domingo, 9 de octubre de 2016

Super More, matxito horiei aurre egiteko prest

Hona hemen Oihana Abasolo hamar uteko neskato arrotxapearrak marraztutako istoriotxoa, urriko Ezkaba aldizkarian argitaratua.

Oihana Abasolo, "Super More", Ezkaba aldizkaria, 2016ko urria.

jueves, 6 de octubre de 2016

Nafarroa Garaian Francoren oparirik ez

Politago azaldu zaigu Iruñea gaur goizean. Atzo, Gobernuak, Memoria Historikoaren Foru Legea betearaziz, kendu egin zuen ereinozduna Nafarroako Jauregiaren gainaldeko armarritik. Francisco Franco diktadoreak 1937an eman zion San Fernandoko gurutze ereinozduna Nafarroari, 1936ko gerrara kolpisten alde joandako boluntarioengatik eskertzeko. Gurutzik eta frankismorik gabe, ereinotz askoz hobe, nahiko izan zen berrogei urteko gurutziltzaketa hura.

Argazkia: Iñigo Uriz/Argazki Press, Berria, 2016-urria-6

miércoles, 5 de octubre de 2016

Prince Ea lleva el modelo eskolar a los tribunales

Cada vez son más las voces que cuestionan el actual modelo educativo, zorionez, aunque, tamalez, muchos de esos debates terminan por quedarse ahí, en el plano discursivo, y la realidad es que, como argumenta el conocido actor, poeta y rapero estadounidense Prince Ea, parece ser que el actual sistema educativo es lo único que se ha quedado anquilosado en una época de constante cambio y evolución.

Prince Ea, en el vídeo I just sued the eschool system, lleva a los tribunales el modelo eductivo actual, acusando al sistema de evaluación por estándares de crear robots, en vez de alumnas y alumnos libres, críticos y creadores y, añadiría yo, felices, que es lo más importante.




sábado, 1 de octubre de 2016

Urria, a seguir sembrando durante el Otoño

Patxi Larrainzar ikastetxeko Egutegia
Urria, octubre, mes de escasez. Es cierto que la cosecha está recogida hace tiempo, aunque no es menos cierto que no hay que dejar de sembrar, ni un solo instante. Atrás hemos dejado ya el comienzo del nuevo curso, y los proyectos del barrio siguen aportando en función de sus posibilidades: Batean, Jai Batzordea, Gazte Mugimendua..., también proyectos de antaño que siguen sobreviviendo gracias a la constancia de quienes se niegan a dejarlos morir, acompañados un día sí y otro también por el respaldo económico del pequeño comercio, auténtica columna vertebral del barrio. En efecto, este año la Ezkaba cumplirá 25 años, y ve cómo cada curso la mesa del equipo de redacción va quedándose cada vez más pequeña, o cómo cada vez son más las sillas vacías, que viene a ser lo mismo. ¿Aparecerá algún lunes en La Carbonilla alguna rochapeana o rochapeano más dispuesto a querer y a dejarse querer por este proyecto comunicativo rochapeano por excelencia? Hala bedi!
Respecto a nuestro pequeño Txoko de Historia, nada de escasez, pues este último mes hemos alcanzado el mayor número de clics de estos casi cinco años, con un total de 6.079 visitas. Ciertamente, es toda una gozada poder escribir y saber que muchísimas personas están compartiendo tus reflexiones, aportaciones, todos esos interrogantes que gracias a la red recorren el mundo ti-ta batean. En esta ocasión, el mundo del cómic, la memoria histórica, nuestros Gaztetxes y la pluma de una rochapeana han sido los artículos más leídos. Klik piloa, ezta? Zoragarria!

1. Censuran dos trabajos de la revista satírica H28.   [2.851 clics]
2. "Soy viento de libertad" (1975-septiembre-27).   [1.196 clics]
3. Irule se niega a morir en Arrotxapea.   [773 clics]
4. Marisa Zubiri, "Udaberria gutaz ahaztu zen urte hartan".   [770 clics]
5. Arrotxapeko Gaztetxea neskato baten begiradatik.   [406 clics]