jueves, 29 de septiembre de 2016

Arrotxapeko Gaztetxea neskato baten begiradatik

Duela bi aste auzoko Gaztetxera hurbildu ginen Oihana eta biok, Ezkaba aldizkariak hurrengo astean argitaratuko duen elkarrizketa egitera. Alaba etxera itzuli bezain pronto, egindako bisitaldian ikusitakoa marrazteari ekin zion. Hona hemen, bada, Arrotxapeko Gaztetxea hamar urteko neskato baten begiradatik, ederra ezta?

Marrazkilaria: Oihana Abasolo Pérez

Marrazkilaria: Oihana Abasolo Pérez

Marrazkilaria: Oihana Abasolo Pérez

Marrazkilaria: Oihana Abasolo Pérez

Marrazkilaria: Oihana Abasolo Pérez

Marrazkiak: Oihana Abasolo Pérez

Marrazkilaria: Oihana Abasolo Pérez

sábado, 24 de septiembre de 2016

Egunsenti berri bat FARC gerrillan

Argazkia: Mauricio Dueñas, EFE
"Ordezkari gerrillariek aho batez babestu dute bake akordioa". Luciano Marin Arango Ivan Marquez-ek oihanetik, FARCen borroka leku nagusitik, jakinarazi du X. konferentziaren emaitza. "Bukatu da gerra".

Zergatik, bada? Henry Castellanos, Romaña, komandanteak Berria-n azaldu bezala, "bi etsaik ezin dutenean batak bestea garaitu, beti bilatu behar da irtenbide politikoa gatazka sozialarentzat eta armatuarentzat".

Amerikako gerrilla zahar eta indartsuenak (egun 8.000 kide) atzo bukatu zuen Llanos del Yariko oihanean egindako Hamargarren Konferentzia. Bertan eztabaidatu dute nola izango den bizitza zibil eta politikorako aldaketa.

Konferentziara bertaratutakoek FARCen Wodstock deitu diote bilkurari, festa giroa baitu, lokatza alde guztietan dago, eta gauero kontzertuak izan dira lehen mailako jaialdi batean ere ongi emango lukeen agertoki batekin. Saltsak, rantxerak, musika erromantikoa eta reggaeton estilo entzun dira, baina punk-rock talde batek Kortaturen Zu atrapatu arteren bertsio bat ere jo du.

Baikortasunak bi traba ditu bakarrik: gobernuak ez betetzea hitzartutakoa, eta indartzen ari den paramilitarismoak desmobilizatutako gerrillarien aurka jotzea. Hala ere, espero dezagun "gerra bukatu da" hori justizia sozialerako bidean urrats bat gehiago izatea. Hala bedi!

martes, 20 de septiembre de 2016

Mola eta Sanjurjo militar kolpisten gorpuzkiak

Abuztuaren 31n Iruñeko udalak jakinarazi zuen, Oroimen Historikoarne Legea betetzeko prozesuaren barnean, Emilio Mola eta Jose Sanjurjo jeneral kolpistak Iruñeko hobitik mugituko zituztela. Erorien Monumentuaren kriptan daude bi militar frankisten hilotzak, beste sei pertsonaren gorpuzkiekin batera: denak nafarrak ziren, Francoren aldeko bandoan aritutakoak.
Atzo Nafarroako Parlamentuak Iruñeko Udalaren erabakia babestu zuen. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak horren aldeko botoa eman zuten; UPN eta PP, ordea, aurretik Udaletxean egin bezala, hobitik ateratzearen aurka agertu ziren.

Hona hemen Tasio margolariak egindako komiki-tira gertakari hauen inguruan:

TasioGara, 2016-iraila-20

domingo, 4 de septiembre de 2016

Ongi etorria Arrotxapeko Gaztetxeari!

Auzolana, ilusioa, haragizko ametsak... Arrotxapeko Gaztetxea... auzoa edertzen.

Argazkia: Arrotxapeko Gaztetxea

Argazkia: Arrotxapeko Gaztetxea

viernes, 2 de septiembre de 2016

Homenaje a maestras y maestros represaliados

La Dirección General de Paz, Convivencia y Derechos Humanos del Gobierno de Navarra ha organizado un acto público de homenaje a maestras, maestros y personal docente asesinado o represaliado en Navarra como consecuencia del golpe militar de 1936. Tendrá lugar el próximo día 10 de septiembre, sábado, a las 11:00 horas, en la plaza de San José (Casco Viejo). En el cartel podéis ver información sobre las conferencias que tendrán lugar en ese marco.