domingo, 27 de septiembre de 2015

sábado, 19 de septiembre de 2015

"Ese hombre", Silvio Rodríguez ["Expedición", 2002]

  Nos guste más o menos, no hay duda de la importancia que llegan a adquirir ciertas personas convertidas en líderes políticos, con miles de ojos mirándolas, miles de oídos escuchándolas, miles de manos dispuestas a construir según sus palabras. Son personas capaces de encender la ilusión donde sólo había tristeza y desazón. A ellas va dedicada esta canción, con la esperanza de que no olviden nunca quien las hizo, que no conviertan de nuevo en lodo los verdes prados soñados por miles de corazones en mil y un rincones de este pequeño planeta llamado Tierra.


"Expedición", 2002.
Ese hombre que por hechos o por dichos
es respetado tanto,
ese hombre que por dichos o por hechos
es festejado tanto,
debiera olvidar que casi iba solo
cuando desnudó aquella emoción
que ahora es de todos,
debiera olvidar que casi iba solo
cuando conquistó el cetro que hoy
le ciñen a coro.

Ese hombre que por hechos o por dichos
es escuchado tanto,
ese hombre que por dichos o por hechos
es contemplado tanto,
recuerde por qué, por qué es que le quieren,
recuerde que ha partido de sí
en pos de otros seres,
recuerde por qué, por qué es que le quieren,
recuerde que ha cono una razón
alumbra deberes.

Ese hombre que por hechos o por dichos
es amado tanto,
ese hombre que por dichos o por hechos

es alabado tanto,
se cuide de sí, se cuide de él sólo,
porque hay un placer perverso en creer
merecerlo todo.
Se cuide de sí, se cuide de él solo,
Porque el mismo don que lo levantó
Puede ahogarlo en lodo.



  
  No obstante, la que bien podría ser un memorándum para todos los políticos de izquierda, fue escrita en 1977 por Silvio Rodríguez para sí mismo. La compuso regresando de Angola, donde estuvo de joven luchando como internacionalista, e inmediatamente después de presentarse como cantautor en España, donde ya era muy famoso, sintiendo que debía cuidarse de no perder el suelo que pisaba.

miércoles, 16 de septiembre de 2015

"Agur, jaunak eta andreak!" kantua

  "Agur, jaunak" kantua moldatu berri da. "Andrea" hitza sartu, eta jaungoikoari egindako erreferentzia kendu dute, berdintasuna eta inklusioa bermatzeko. Ariketa polita XIX. mendeko kanta herrikoia gure garaira egokitzeko.

     Agur, jaunak
     eta andreak!      [jatorrizkoa: Jaunak, agur!]
     Agur t'erdi.

     Danak berdinak     [jatorrizkoa: Danak Jainkoak]
     eginak gire,
     zuek eta
     bai gu ere.

    Agur, jaunak
    (e)ta andreak!     [jatorrizkoa: Jaunak, agur!]
    Agur t'erdi.
    Hemen gire.
    Agur, danak!       [jatorrizkoa: Agur, jaunak!]


   Gaurko Berrian, Ainara Arratibelek azaldu digu kantuaren jatorria:

  Agur, jaunak  kantak, berez, jatorri herrikoia du. Ikerketa gehienen arabera, XIX. mendearen erdialdean sortu zen. Egilearen inguruan hainbat bertsio daude. Denak bat datoz Manuel Lekuona Urtxalle (Oiartzun, Gipuzkoa, 1828) pilotariak zerikusia izan zuela horretan. Pilotari izateaz gain bertsolaria eta gitarra jotzailea ere bazen. Hala, herri guztietako festetan kontratatzen zuten, pilota partidak jokatzeko ez ezik, amaitzean festak girotzeko.
  Hala, partida bat jokatu zuen Donibane Garazi aldean. Norgehiagoka irabazi egin zuen. Ondoren, bertan bazkaltzen ari zirela, mutil bat gerturatu zitzaion, eta txapela kendu ondorenAgur, jaunak kantua abestu zion. Donibane Garazi aldeko pilotari batzuek bidali zuten, Lekuonari desafioa botatzeko; baita irabazi ere. Ordutik Lekuonak buruan izan zuen mutil hark abestutako kantua. Urte batzuk geroago, lagunei kontatu zien kantuarena. Tartean zegoen Antonio Peña Goñi idazle, musika kritikari eta konpositorea. Hark partitura egin zuen, eta ondoren, Felipe Pedrell kideari bidali zion, hark Bartzelonan argitaratzen zen La ilustración hispano-americana aldizkarian argitara zezan. 1892an izan zen. Gerora, Iñazio Perez Arregi eta Aita Donostia ekitaldi publikoetarako agur moduko doinu egoki bat bilatzen ahalegindu ziren. Agur, jaunak aukeratu zuten, eta ekitaldi publiko eta pribatu askotan hasi zen abesten.

sábado, 12 de septiembre de 2015

Lluis Llach hutsaltasun intelektualaz

Argazkia: Berria.
  Ostegunean elkarrizketa luzea egin zioten Berria egunkarian Lluis Llach kantugileari. Azken bolada honetan politikagintzako uretan murgilduta dago, Kataluniako Junts Pel Si zerrendako kidea baita. Honetan, hala ere, kultura, artistaren papera eta konpromisoari buruz esandakoa ekarri nahi izan dut. Ea zer deritzozuen. Egin klik hemen elkarriketa osoa irakurtzeko:




Kultur munduan eztabaida eragiten duen auzia izan ohi da artearen eta politikaren arteko harremana. Artistak aski inplikatzen direla uste duzu?
Gai horrekin oso fatxa naiz ni. Neure buruari zalantzan jartzen uzten ez diodan baieztapen bat egiten dut, nahiz eta badakidan bizitzan beti jarri behar direla zalantzan printzipioak: komunikazio bide izan nahi izatea —artistikoa edo ez— eta tresna politiko gisa ardurarik ez sentitzea, hasteko, hutsaltasun intelektuala da; eta, horren ostean, iruzurra. Nahi dituzun maitasun kantu guztiak idatz ditzakezu; izugarria da zenbat balio etiko-politiko dauden haietan. Emakumea plazer objektu gisa tratatzen duten abesti horiek guztiak L'estaca baino politikoagoak dira, jendearen pentsaeran eta balioetan barruratzen direlako. Eta beste hamaika adibide aipa nitzake: garaipenarekiko suhartasun kultural hori, norabait heltzeko eman behar duzun ukondo kolpea...

Hori guztia aztertuta dago, eta erabiltzen da. Lehen, diskoetxe handiek botere handia zutenean, zentsura egiten zuten. Izan ere, nor iristen da 14-15 urteko jendearengana, eta nork jartzen dizkie balio jakin batzuk buruan, azkenean sinets dezaten sistemaren arabera sinetsi behar dutena? Ez da izango telebistako konferentzia batean hizketan ari den soziologoa; ez. Musikatxoa egiten dugunok izango gara. Bitarteko artistiko, kultural edo komunikatiboa izan nahi izatea eta purua zarela pentsatzea egundoko lohikeria intelektuala da. Izorratzen badizu ere, konprometituta zaude derrigorrean. Bestela, arren [bidetik kentzeko keinua egiten du eskuarekin], ez ezazu lanik egin. Badago saiatzen den jendea, absentismoa jarrera ideologiko bat ez balitz bezala. Baina ez dago irtenbiderik: izate politikoak gara. Gizakia izatez da hala, baina gainera komunikaziorako bide bat baldin bada, haren eduki politikoa ukatzea... Hutsaltasuna, antzerki testu batean edo abesti batean, ez al da politikoa? Mesedez. Hutsaltasuna alienaziorako arma masibo bat da.

viernes, 11 de septiembre de 2015

Chile, 11 de septiembre de 1973

El fin de un sueño, el inicio de una pesadilla

5 haur hiltzen dira segundu bakoitzeko

  Honako artikulu laburra irakurri ahal izan dugu gaur Berria egunkarian:

6.000.000
HILDAKO HAURRAK URTEAN
Aurten 5 urtetik beherako ia sei milioi haur hilko dira munduan, Osasunaren Mundu Erakundearen eta Unicefen azterketa baten arabera. Kopurua %52 jaitsiko litzateke 1990etik, orduan 12,7 milioi haur hil baitziren. Hala ere, hiru heriotzatik bi saihestea zen epe horretako helburua. Angolan jaiotzen diren mila haurretatik 254 hiltzen dira 5 urte betetzerako.

  Burura ekarri dit "El ataque de los hambrientos" abestia, 1985ean La Polla Records taldeak kaleratutako Revolución albumekoa.

Están en el hemisferio chungo
y en vez de pan les dais cañones,
a cambio de su futuro
la cara B de la opulencia.

Miradles a los ojos,
veréis la desesperación.
Nuestro mundo es el consumo
y ellos tienen hambre.

Cada dos segundos muere uno,
porque en su sitio ponéis un arma...

  Beraz, duela 30 años, nik 18 urte nituenean, munduan bi segunduero haur bat hiltzen bazen, orain 5 haur dira segundu bakoitzeko. Izugarria, ezta?
  


viernes, 4 de septiembre de 2015

"Black is beltza" Nafarroako Komiki Azokan

  Nafarroako Komikiaren Azoka zabalik izanen dugu irailaren 27ra arte. Hilabetez, komikiaren inguruko erakusketak, tailerrak eta bestelako jarduerak eskainiko ditu Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan eta Civicanen. Artista gonbidatuen artean, Bernardo Bergara iruindarra, Aitor Saraiba, Mikel Urmeneta, Belatz eta Leire Salaberria izanen dugu, besteak beste.

  Honetan gomendatu nahi dizuet Fermin Muguruza, Harkaitz Cano eta Jorge Alderreteren Black is Beltza lana. Batetik, Ziudadelan ikusgai dugun erakusketaizen bereko nobela grafikoaren inguran. Bestetik, irailaren 10ean izanen den mahai ingurua. Bertan, Muguruza eta Canoz gain, 60ko hamarkadan erraldoien konpartsakoa izandako kide batek parte hartuko du. Ez galdu aukera! Hori bai, jakina!, aurretik nobela grafikoa eskuratu eta gozatu.

  1965eko urrian gaude. New York Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte hartzea.

  Gertaera historiko horretatik abiatzen da Black is Beltza, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 60ko hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. Horren lekuko, Malcom Xren hilketak eragindako sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan.



  Hona hemen Black is Beltza egitasmoaren inguruko bideoa:


http://www.muguruzafm.com/black/index.htm