lunes, 29 de diciembre de 2014

Gabonetako ipuina: "Burdinazko atearen aurrean..."

Burdinazko atearen aurrean, ama bat dago, nekea begietatik kentzen, maitasunezko irribarrea prestatzen. Atearen beste aldean, semea, urduri, ama musukatzeko irrikaz. Penintsulako beste muturrean, bere ziegan, beste ama bat egonezinik, gogotsu dago; gaur bere neskatxoarekin jolastuko du, senarra besarkatuko du. Hiru ordu besterik izango ez baditu ere. Handik ehunka kilometrora, beste Estatu batean, aitona kezkaz beterik dago; biloben berriak eta argazkiak ekartzen dizkioten lagunak ez dira iritsi. Errepide bazterrean daude, kotxe matxuratuaren ondoan…


viernes, 26 de diciembre de 2014

Bullying, gainditzeko dagoen ikasgaia

Gaur BERRIACybergprogram 2.0ren berri izan dugu, EHUko hainbat ikerlarik abiatu duten programa, ikasleek Internet bidez pairatzen duten jazarpena (ziberbullyinga) eteteko asmoz. Eskolako jazarpenaz zein, zehazki, ziberbullyingez atera diren datuak eta zifrak izugarrizkoak dira. Maite Garaigordobil psikologoak dioenez, eskolan hasi baino ez da egiten jazarpena. Hori dela eta, funtsezkoa da lankidetza bultzatzea familiaren eta ikastetxeen artean. Hadi egon gaitezen, asko dago jokuan!

Gainditzeko dagoen ikasgaia


Argazki Press
Etenik gabekoa da jazarpena. Aurrez aurrekoak ziren lehen kolpeak; birtualak dira orain sarearen zurrunbiloan. Nerabeen arteko eraso fisikoek bere horretan jarraitzen badute ere, kasuak ikastetxetik irteten ari dira. Bizkorra izaten ari da desplazamendua, eta ziberbullying-a da gaur-gaurkoz arazorik handiena. Sareko bullying-a indar handiz zabaltzen ari da: gero eta gazteagoak ari dira pairatzen. Biktimari beste eraso mota batzuek adinako eragina laga diezaiokeela diote adituek. Jasateko aukera handiagoa da, eta geraraztekoa, ostera, zailagoa. Interneteko sare sozialek eta gailu berriek, oro har, esku hartzea zaildu dute, are eta nekezagoa baita erasotzaileei trabak jartzea. Gazteen arteko indarkeriaren akuilu bihurtu da sarea, ikastetxetako jolastokiak ez ezik. Egoeraz kezkaturik, EHUko zenbait ikerlarik Cyberprogram 2.0 izeneko programa sortu dute, Internet bidezko erasoak saihesteko eta gutxitzeko asmoarekin. Maite Garaigordobil EHUko irakasle eta Psikologian katedradunak gidatu du egitasmoa; martxan dago iaztik Gipuzkoako hiru ikastetxetan.

Programak DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko 3.026 estudianterekin egindako ikerketa batean du jatorria. Eskolako jazarpenaz galdetu zieten iragan urtean 12 eta 18 urte arteko ikasleei, eta datuek diote kezkatzekoa dela egoera: ikasleen %83,7k aitortu dute eskola jazarpen egoeraren batean esku hartu dutela azken urtean; horietako %39,2k jakinarazi dute biktimak direla%38,4k erasotzaileak eta %79,5ek halakoak ikusi dituztela. Hiru biktimatik bi erasotzaileak dira, hortaz, ikerketaren arabera. Kopurua zertxobait apalagoa da ziberbullying-ari erreparatzerakoan: hirutik bat da erasotzailea%30,3k adierazi dute jazarri egin dietela noizbait sarean, %15,5ek tratu txarrak eman dituztela, eta beste %65,1ek ikusi egin dituztela.

Galdetegi eta ariketa sorta bat dakar programak, erasoa identifikatzen ikasi eta ondorioak ateratzeko. Eztabaida moduko saioak ere atontzen dituzte astean behin, taldean. «Ikasleak arriskuez jabetzea, hausnartzea eta estrategiak bilatzen jakitea da asmoa».

Ordenagailuak eta sakelako telefonoak jazarpenerako bide gero eta ohikoagoak dira. Hain justu, erasoen artean soilik Internet bidezkoek egin dute gora. Sareak errotik eraldatu ditu nerabeen arteko harremanak; erraztasunak eskaini dizkien arren, arriskuak «agerikoak» diraanonimotasunaren babesean beldurra sorraraztea, argazkiak baimenik gabe partekatzea, pasahitza lapurtzea, norbaiten tokia hartzea, dei iraingarriak egitea... «Etengabeak» eta ugariak dira erasoak.

Garaigordobilek ohartarazi du muturreko kasuek suizidioa eragin dezaketela. «Kasurik okerrenetan». Ez du neurri askirik ikusten arazoa saiheste aldera. Areago, erasotzaileen kontra egin beharrean, «zama guzti-guztia» biktimen gain lagatzen dela salatu du: «Jazarpen kasu bat antzematen denean, sarritan biktimek egin behar izaten dute eskolatik alde, eta hala, behintzat, ez da lortzen arazoa konpontzea. Erasotzailea lehengo lekuan geratzen da». Erantsi du gizarteak ez diela «erantzun aproposa» ematen halako kasuei. Jazarpenari aurre egiteko zenbait protokolo aipatu ditu, baina «bistako hutsuneak» ikusten dizkie. «Arazoa ziztu bizian ari da zabaltzen». Irakasleak iritzi dio, halaber, ikastetxeek ez dutela erreminta askirik.

Momentuan bakarrik ez, luzera ere eragina izaten du Internet bidez jasandako jazarpenak; ondorio «larriak» biktimentzat. Baina ez soilik haientzat. Erasotzaile eta behatzaileentzat ere eragin «kaltegarriak» dauzka, Garaigordobilen aburuz. «Gazteen nortasuna garatzeko traba da, betiko markatuta geratuko baitira. Izan eskolan, sarean edota kalean parekoa da: denak dira galtzaile».

Sentsibilizazioa eta enpatia
Garaigordobilek adierazi du programarekin orain arte erdietsitako emaitzek frogatu egin dutela «tresna eraginkorra» dela, «berdinen arteko indarkeria murriztu eta prebenitzeko». Programa darabilten zentroetan erasotzaileen kopurua jaitsi dela azaldu du.

Zehazki hori da erronkabiktima, erasotzaile eta behatzaileen «isiltasuna» apurtzea. «Ohartu behar dira salatzailea ikasle solidarioa dela, ez aho handi bat. Baina asko isildu egiten dira beldurragatik». Bereziki, biktimarekiko enpatia jorratu dute. Nerabeen jokabide positiboan eta autoestimuan jarri dute berebiziko arreta, «erasotzaileen eta erasoa ikusi dutenen jarrera eraldatzeko».

Garaiz eta ikuspuntu anitzetatik esku hartzeko premiaz mintzo da Garaigordobil. «Erabat beharrezkoa da prebentzioa, baina nola egin? Hor dago koska». Sentsibilizazioan eragitearen aldekoa da, uste baitu Euskal Herrian inguruko herrialdeetan baino handiagoa dela. Alabaina, argitu du oraindik asko dagoela egiteko.

Eskolan hasi baino ez da egiten jazarpena. Hori dela eta, funtsezkotzat jo du lankidetza bultzatzea familiaren eta ikastetxeen artean. «Prebentzioa garrantzitsua bada ere, familia da giza garapenerako lehen sozializazio eremua. Biktimari eragindako kaltea konpontzen lagundu behar diote gurasoek erasotzaileari. Ezinbestean».

Ez da arazoa ezkutatu edo ukatzearen aldekoa. Jazarpena detektatzen den unetik esku hartu behar da: «Muinari heldu behar diote gurasoek: ezin dute esan jokaera desegoki horiek haurren kontuak direnik». Seme-alabekiko «afektibitatea» arrazoizko zigor eta diziplinarekin uztartzen dituzten ereduak ditu egokitzat; ohartarazi du gehiegizko zigorra darabilten ereduek seme-alaben jarrera antisozialak indartu egiten dituztela : «Seme-alabekiko maitasun eta konpromiso urriegi eta zigor gehiegi ikusi ditugu erasotzaile gazteen familietan».



miércoles, 24 de diciembre de 2014

Diario de ARROTXAPE[a]ko Egunkaria (66)

   4 urte, izugarria!! Cuatro años han pasado desde que Olentzero nos animara durante el solsticio de invierno del año 2010 a poner en marcha este pequeño proyecto, un instrumento para enlazar con vecinas y vecinos del barrio Arrotxapea, con quienes compartir todo aquello que nos pueda interesar sobre nuestro pasado, nuestro presente y, ¿por qué no?, sobre nuestro futuro.
   Han sido 86.500 clics, todos ellos in crescendo, con el subidón de las 3.266 visitas del pasado mes de octubre. Los artículos más leídos siguen siendo la serie que abordaba el tema de la mujer trabajadora rochapeana ("Vendedoras, costureras...""Un barrio de mujeres trabajadoras"), a través de los cuáles podíamos ver cuál era, en general, la situación de la mujer navarra a finales del siglo XIX y principios del siglo XX.
   La constancia del Blog ha sabido ganarse un hueco entre las gentes de más allá de Arrotxapea, haciendo del calendario Gora Iruñea! la segunda entrada más leída, y la cuarta sobre la censura del consejero Iribas contra los libros de texto en euskera ("Desaparecen los vascones"), esta última con más de 1.000 visitas en tan sólo un par de días. La quinta entrada más leída ha sido la presentación de la Universidad Popular de Sanduzelai y el curso que ofrecí en la misma sobre Historia del Movimiento Obrero, ¡toda una gozada!.
   Especial cariño le tengo al artículo realizado sobre la experiencia del rochapeano fallecido recientemente José Zarranz como pastor en América "Pastor en Nevada y California", el octavo entre los más leídos, que con tan sólo un clic fue capaz de superar fronteras por tierra y por mar, con cientos de clics realizados por la comunidad de la diáspora navarra, que se pusieron en contacto con nosotras para compartir experiencias, ederra benetan!   
Argazkia: LAB sindikatua.
¿Qué ha pasado en el barrio desde que escribimos por última vez en nuestro Diario? El martes, 2 de diciembre (Día de la Abolición de la Esclavitud), trabajadoras y trabajadores beti-gazte recibieron un homenaje desde el sindicato LAB por el trabajo sindical realizado durante las décadas de los años 60 y 70, entre ellas nuestra vecina Marijose y los vecinos Patus y Javier Esteban. Todas ellas tienen en común el ser currelas (algunos ya no en activo) que no han olvidado cuál es el lado de la barricada que corresponde a un trabajador consciente de serlo.

   Acto seguido vino el ya habitual acueducto de diciembre, con sus mil y una fechas para recordar, algunas de ellas propias de estas tierras, otras impuestas por gentes llegadas hace ya más de 500 años desde lugares situados a más de 500 kilómetros: 3 de diciembre (Día de Navarra), 6 de diciembre (Día de la Constitución española), y 8 de diciembre (Día de la Inmaculada Concepción). Pues sí, aquí Arrotxapea no tiene mucho de original, pero bueno, días estupendos para descansar quienes tenemos la suerte de poder vender nuestra fuerza de trabajo.
   Las siguientes semanas vinieron marcadas por el nerviosismo del alumnado, profesorado, amatxos y aitatxos ante un curso que se verá interrumpido durante casi tres semanas. Mayor nerviosismo, por supuesto, el de amigas y familiares de las 28 jóvenes independentistas procesadas por su pertenencia a Segi. El juicio, que concluyó el 19 de diciembre, supuso el alivio para doce jóvenes, cuyos cargos fueron retirados, no así para el resto, entre ellas el joven rotxapeano Ibon Esteban, que habrán de hacer frente a las acusaciones del fiscal.
   Aquel jueves, 18 de diciembre, alguien optó o no tuvo más remedio que robar en un locutorio de la Travesía de las Huertas.
  La revista Ezkaba tenía ya prácticamente todo listo para despedir el año, cuando Negu hizo su aparición puntual-puntual un 21 de diciembre con temperaturas bajo cero. Ayer, 23 de diciembre, Bernardo Apestegia presentó en la Peña Rotxapea la primera parte de su libro sobre la historia de nuestro barrio: "Historia de las mecetas de un barrio: XVI-1950". Berni, socio fundador de la Peña Rotxapea, colaborador habitual de la revista Ezkaba y contador de mil y una historias, ha puesto en marcha este gran proyecto que irá haciéndose realidad bajo la colección Jus la Rocha, Rochapea, Arrotxapea, del que podremos disfrutar durante los próximos años. El primer ejemplar se puede adquirir en Alekhiñe, Colorín Colorado, Haizea taberna, Ipar Gorri y la librería Orreaga. Desde este Txoko de Historia, nuestras más sinceras felicitaciones por ofrecer al barrio y sus gentes la oportunidad de conocerse un poquito más. Mila esker, Berni!
   Listo, dena prest Neguko Solstizioa ospatzeko! Estos últimos días hemos difundido un artículo para reflexionar un poco sobre nuestras costumbres y el proceso de uniformización que están sufriendo: "¿Olentzero o Santa Claus vasco?". Sin ir más lejos, esta mañana hemos podido ver en Berria, único periódico que tenemos los euskaldunes, la imagen de un Olentzero bilbaíno elegante, con una barba blanca impecable, pues sí, Santa Claus con txapela. Así y todo, hoy, a las 17:00 horas, estaremos en la Plaza Aita Barandiaran para recibir al viejo carbonero que bajará del monte Ezkaba de la mano de los movimientos sociales y populares del barrio, como tiene que ser. Neguko Solstizio on guztioi!


* Azken sarrera / Última entrada:


lunes, 22 de diciembre de 2014

Entrevista a Josep Fontana, Zazpika, nº 830

   ¿Quién no conoce al historiador catalán Josep Fontana (Barcelona, 1931)? Ciertamente, todo un lujo en estos tiempos de ambiente intelectual falto de compromiso. Ayer, Zazpika, el suplemento dominical del periódico Gara, publicó una entrevista realizada por Beñat Zaldua. En ella se abordan, una vez más, temas como la función de la Historia, la actual crisis política y económica, la situación mundial...
  
La formación de una identidad.
"Para explicar la formación de una identidad hay que  buscar atrás [...] Yo hablo de identidad en referencia a una cultura compartida, a aquello que he recibido de mi familia y he aprendido en la calle, todas las cosas que forman una manera de entender la vida y la sociedad y que no tienen nada que ver con la sangre, con la tierra ni con nada que se le parezca. Si por eso me quieren decir cualquier cosa, pues bueno, todos seríamos internacionalistas en un mundo sin los nacionalismos de los otros. Es decir, uno no tendría ninguna necesidad de defender este sentido identitario propio si no estuviese siendo agredido [...]. El problema surge cuando tienes la necesidad de defender una manera de entender el mundo y la sociedad".

La Historia.

"Mira, yo siempre sostengo que la historia es una herramienta, e igual que un martillo puede ser un elemento de trabajo o un arma mortal, la historia puede ser usada para muchas cosas, también para alimentar prejuicios y crear odios. Porque lo que no es la historia es neutra. Par mí, si un historiador puede aportar alguna cosa positiva es ayudar a la gente a entender cómo funcionan las cosas, estimulándolas a pensar por sí mismas. Es decir, tú no le tienes que explicar verdades, le tienes que poner las cosas delante para que piense".


martes, 16 de diciembre de 2014

Dinbili, danba!... Forjarien kanta

Horrela hasi dugu Industrializazioa eta Langile Mugimendua unitate didaktikoa: Oskorri musika taldeko Forjarien Kanta abesten. Bai, lotsa alboratu eta guztion artean ahanztura gainditzea eta duela ehun urteko langile haiei hitza eskaini diegu:

                                 Dinbili, danba! gaua eta goiza
                                 su eta keen artean
                                 sosegu eta deskantsu gabe
                                 geure buruen  kaltean,
                                 horrexegatik lanak utzirik
                                 gatoz guztiok batean.

Ez zuten bizi modu polita, ez, forjariek gogorarazten diguten bezala:

                                Hiru babarrun jateagatik
                                horrenbeste neke, pena,
                                erdi ustelik aurkitzen dute
                                forjariaren barrena

                               Oso goizetik lanean hasi
                               su eta keen artean,
                               dinbili, danba! gelditu gabe
                               guztiz ilundu artean,
                               arropa denak puskatzen eta
                               osasunaren kaletan.

Lan eta bizi baldintza gogorrak, klase konzientzia, konpromisoa, borroka kutxa... greba, hona hemen egun hauetan ikasten ari garen kontzeptuak. Langile mugimenduko kide konzienteak izanik, gure forjariek ez zuten atzera egin:

                                                Gora bai gora beti, gora forjaria!
                                                langile trebe zintzo da mailukari
                                                lurpera, bai lurpera beti nagusia!
                                                ez digute egingo nahi duten guztia.
                                                Ez badigu ematen arrazoia guri,
                                                ez badigu ematen behar legez ongi
                                                su emango diogu geure fabrikri
                                                eta nagusiaren etxe guztiari.

Baietz zuek ere abestu! Egin klik eta emaion/ndinbili, danba!:



Forjarien kanta, Oskorri
(Banda band, 2007)


Gaur forjariak lana utzirik

gatoz guztiok kalera

labeak oso itzaldu eta
protesta bat egitera.
Mailu burdinak bota ditugu
hantxe bertan bazterrera
ez dugu nahi berriro ere
toki hartara lanera.

Dinbili, danba ! gau eta goiza
su eta keen artean
sosegu eta deskantsu gabe
geure buruen kaltean,
horrexegatik lanak utzirik
gatoz guztiok batean.

Gora, bai gora beti, gora forjaria !
langile trebe zintzo da mailukaria
lurpera, bai lurpera beti nagusia !
ez digute egingo nahi duten guztia.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu geure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.

Hiru babarrun jateagatik
horrenbeste neke, pena,
erdi ustelik aurkitzen dute
forjariaren barrena,
gure kontura egiten dute
nagusiek nahi dutena
gure lepotik gizentzen dute
bete faltrikara dena.

Oso goizetik lanean hasi
su eta keen artean,
dinbili, danba ! gelditu gabe
guztiz ilundu artean,
arropa denak puskatzen eta
osasunaren kaltean.


Ez badigute guri jornalik haunditzen
berriro gu ez gara lanera bihurtzen
arrazoiz gehiago badugu eskatzen
ez gaituzte inola hoiek ikaratzen.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu geure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu geure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.

[Hitza: Herrikoia]

domingo, 14 de diciembre de 2014

Atseden duinaren zain

Argazkia: Jagoba Manterola/Argazki Press
 Aurreko ostiralean, abenduaren 12an, ekimen xumea bezain hunkigarria izan zen Iruñeko hilerrian: 1936ko gerrako hamar biktima lurperatu egin zituzten Udalak 60 gorpuzkirentzako prestatu duen panteoian.

   Lohizune Amatriak Berrian kontatu bezala, duela 78 urte fusilatu zituztenetik, hobi komunetan izan dira abandonatuta. 2010ean eta 2012an exhumatutako hamar gorpuzki lurpertu zituzten: Añezkarko hilerriaren kanpoaldean aurkitutako pertsona bat, Berriobeitiko hilerriaren kanpoaldean zeuden bi pertsona, Erripako hilerrian aurkitutako bat eta Antxoritzeko hobi komunean ziren sei pertsona. Horiek guztiak, egun, momentuz, izen-abizenik gabe.

   Horrela mintzatu zitzaien Olga Alzeaga Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen elkarteko presidentea:
   Loreak izango dituzue hemen, balio demokratikoak zituzten pertsona zintzo gisa gogoratuko zaituztegu. Eta, zuen identitatea ezagutzen ez dugunez, gu guztion gurasoak, aitona-amonak eta osaba-izebak izango zarete.
   Hiltzaileak dira zuen bizitza lapurtu zutenak, baina lortu nahi zenituzten eskubideak ere hil zituzten. Isiltasuna nagusituz, gezurrezko eta ahanzturazko gizarte bat sortu zuten.


miércoles, 10 de diciembre de 2014

EZKABA aldizkaria, nº 220. zka., diciembre 2014 abendua


   Ya está en la calle la revista Ezkaba de diciembre. En esta ocasión, cuatro páginas más, 40!!, así que desde estas líneas un aplauso bien grande a todos aquellos comercios que colaboran con este proyecto comunicativo, único en toda la Alta Navarra, camino ya de cumplir su 24 cumpleaños, hori den! Entre sus páginas encontramos artículos inmersos en el mundo del libro (Entrevista a Maribel Medina) y las ondas (Eguzki Irratia, 32 años de radio libre); artículos que rezuman solidaridad (Campaña de recogida de teléfonos contra el síndrome de Angelman), nuevas y viejas reivindicaciones (Gure Auzoa; Arrotxapean euskaraz hezi); la invitación de la Comisión de Fiestas; una encuesta al vecindario sobre la Ley del Aborto; las secciones fijas Ezkaba Txikia, A vista de pájaro, El Rincón Poético, y múchas cosas más. On degizula!

* Bai, gaizki da azaleko euskarazko esaldia. Horrela jarri beharko: "Bizitza ausarta edo ezer ez".