viernes, 31 de mayo de 2013

Diario de ARROTXAPEko Egunkaria (40)

Izan ez den Udaberria.
Ezkaba-rako bidea
Argazkia: Patxi Abasolo, 2012.
   Ayer, 30 de mayo, pusimos el cartel de "ITXITA-cerrado", sumándonos así a la Huelga General convocada en los territorios navarros al sur de los Pirineos. Más allá de los resultados de la misma por el número de huelguistas, de movilizaciones o de la incidencia en el sistema productivo, en esta ocasión quiero resaltar la necesidad de la misma, tan sólo por el debate y las reflexiones generadas en torno a sí misma, a las formas y métodos de lucha, poniendo sobre la mesa (y sobre las calles) elementos tan interesantes como pedagogía de la lucha, efectividad sindical, conjunción con movimientos sociales y populares, insumisión en los tajos, necesidad de nuevos instrumentos, conveniencia o no de mantener instrumentos tradicionales de movilización, capacidad de llegar a las gentes de abajo, o la necesaria reflexión sobre la propia naturaleza de la clase trabajadora en este siglo XXI. Zinez, ez da gauerdiko ahuntzaren eztula! De todo ello nos habló James Petras, el 20 de mayo, en su visita a Iruñea de la mano de Ipar Hegoa Fundazioa, todo un lujo poder hablar con este viejo sociólogo de las revoluciones. Eso sí, reflexionando, pero sin dejar la calle, pensando y actuando, valga la redundancia. Si ya lo dicen Pirritx, Porrotx eta Marimototx, "sentitu, pentsatu eta ekin!".
   Está en boca de todas que no son tiempos boyantes para pelear; aunque no sé yo cuándo han sido o fueron mejores. Lo cierto es que cerramos nuestro Diario con una reunión (que casi no se realiza) para constituir el Comité de Huelga del barrio, la charla organizada por los sindicatos el día 21 de mayo en la Sociedad Errotaberri no tuvo mejores resultados, y la revista Ezkaba de este mes parece más bien una monografía de la reprimenda, al abordar la mayor o menor participación del vecindario en las actividades organizadas. Si a eso añadimos que, por primera vez desde su primera edición, Sortzen-Ikasbatuak se vio obligada a suspender su día grande en la Taconera, el 19 de mayo, la verdad es que el panorama no es precisamente para echar cohetes. Todo hay que decirlo, la jornada del día anterior, 18 de mayo, el barrio respondió como debía al llamamiento de Herrira, con concentración, txistorrada y posterior marcha hasta la plaza del Ayuntamiento, para denunciar la conculcación de los derechos civiles y políticos de las presas y presos, en especial el caso del vecino German Rubenach, encarcelado a más de 1.000 km. de Arrotxapea, cuya condena ha sido alargada hasta el año 2.020, gogorra ezta? Y este miércoles, 29 de mayo, en el barrio se ha presentado un nuevo colectivo, Arrotxapea STOP desahucios, hermoso nombre (Arrotxapea, jakina!), y no menos hermosos objetivos: defender el derecho a una
Presentación de Arrotxapea STOP desahucios
 vivienda digna y hacer frente a las políticas de vivienda llevadas por las instituciones, así como denunciar la labor de bancos y cajas, cuyo único objetivo es enriquecerse, sin importarles las consecuencias que ello pueda acarrear a las personas afectadas. Así pues, como en el resto de barrios y pueblos, los movimientos sociales y populares del barrio tienen sus claros y oscuros, porque no puede ser de otro modo.
   ¿Más cosas? Muchas. La rueda de prensa ofrecida el 23 de mayo por la Iniciativa Iruñea 
Askatasunez, baita Sanferminetan ere, entre quienes se encontraban los vecinos Mikel Auza y Aitor Sola; la conferencia ofrecida por el vecino e historiador Emilio Majuelo en la sociedad Errotaberri sobre la fuga del presidio de Ezkaba; las actuaciones de Tinko y Marianitoz Blai; la quedada en Carbonilla el sábado, 25 de mayo, para repartir los programas de fiestas, y la marcha ese mismo día a Irulegi organizada por el talde de Nafarroa Bizirik del barrio...; y toda una señora Huelga General, ayer, 30 de mayo, con sus piquetes mañaneros por las calles rotxapeanas, sus cuatro vecinos detenidos por la policía nacional, la columna de muchos cientos de huelguistas camino de lo Viejo, y un barrio prácticamente parado entre la calle Artika, Juslarrotxa y Cuatro Vientos, dejando la zona hacia Antsoain funcionando con total normalidad. Justo una zona donde los movimientos sociales y populares del barrio brillan por su ausencia. Eso debería hacer pensar a éstos la necesidad de extender las dinámicas y crear espacios de sociabilidad más allá de sus mugas naturales. Claro está que, para ello, hace falta gente, que somos ya 26.000 personas. Txalo bero bat Aita Barandiaran plaza inguruko dendariei, Arrotxapea Zaharrari, lehen aipatutako Martzelo Zelaieta erdi horri eta Maiteminduak Plazako poteo zonaldekoei. Eta suspentso borobila elkartasuna oso ongi ulertzen ez duen Rema bigarren eskuko produktuak saltzen dituenari eta Arrotxapea Polikiroldegia. Izan ere, azken honetan, greba egiteari dagokionez, ez da batere nabaritu Iturbe jaunak alde egin izana.
   Sin olvidar que este mes que despedimos ha sido el 40º aniversario del nacimiento del Frente Popular de Liberación de Saguía el Hamra y Río de Oro, más conocido como Frente Polisario. Cuatro décadas de lucha, primero contra el Estado español, luego contra Marruecos, en un territorio que la ONU todavía clasifica como "pendiente de descolonización".



* Aurreko sarrera / Entrada anterior:

miércoles, 29 de mayo de 2013

Ziztadak (XLII): Sorginak

Sorginkeriaz salatutako emakumea
Papua Ginea Berria, 2013. urtea.
   Oraintxe bertan, 2013ko maiatz honetan, hainbat emakume sorginkeriak egiteaz salatu, indarrez atxikitu, jendaurrean torturatu eta erail egiten ari dira Papua Ginea Berrian. Aurretik emakume askori gertatu bezala, bizilagun batek edo bizilagun talde batek salatu bezain laster, emakumea bilatu, bahitu eta jendaurrean bilurarazten dute. Herritarren begiradapean gehienetan, basatiki torturatzen dute (burdinazko barra goriak jartzen dizkiete genitaletan, besteak beste) bekatuak aitor ditzan. Torturen ondorioz hiltzen ez direnak labanekin edo aizkorakadekin hiltzen dituzte batzutan, eta badira bizirik sutan erretzen dituztenak ere. Gizonezkoen aurkako erasorik izan bada ere, gehien-gehienetan emakumezkoak izaten dira, berdin 1610eko Zugarramurdi hartan zein 2013ko Merep honetan.




* Aurreko Ziztada / Ziztada anterior:



domingo, 26 de mayo de 2013

Enneco: Haritzaren Memoria / La Memoria del Roble

   Como hizo público la Iniciativa Popular "1512-2012 Nafarroa Bizirik" en el acto celebrado en diciembre de 2012 en el Anaitasuna de Iruñea, en otoño se puso en marcha un nuevo instrumento para hacer realidad un proyecto de grandes dimensiones, capaz de responder a una de las muchas necesidades que tenemos como pueblo, en este caso ligado a nuestra Historia y a nuestro Imaginario Colectivo. Ese instrumento es la Fundación Nafarroa Bizirik; el proyecto se llama "Enneco: Haritzaren Memoria".
   Esta semana la mayoría de la prensa escrita se ha hecho eco de los pasos que se están dando cara a dotarle de su localización definitiva, en Etxarri-Arantz, en un paraje sin igual como es la Sakana. Más abajo reproducimos la entrevista realizada por Irene Arrizurieta y publicada hoy en "Berria".

BERRIA, 2013-05-26
PATXI ABASOLO. NAFARROA BIZIRIK-EKO PRESIDENTEA


«Memoriaren parkea izango da Enneco»


Herri gisa egitasmo handiak behar direla sinetsita, batez ere auzolanean aritzea proposatzen du Patxi Abasolok 'Enneco, haritzaren memoria' proiektua gauzatzeko.
IRENE ARRIZURIETA IRUÑEA


Idoia Zabaleta, Argazki Press

Nafarroa Bizirik fundazioak bultzaturik, Euskal Herriaren historia eta imajinario kolektiboa jasoko dituenEnneco, haritzaren memoriaproiektua aurkeztu zuten joan den ostegunean Etxarri Aranatzen (Nafarroa). Sakanako herri horretako lurretan kokatuko da Euskal Herriko historia bildu nahi duen gai parkea. Patxi Abasolo Nafarroa Bizirik fundazioko presidenteak «oso apustu handia» dela dio. Xabier Morras, Nestor Basterretxea eta Peio Iraizoz artistak inplikatu dira proiektuan, besteak beste. Herritarrarren, gizarte eragileen eta erakundeen inplikazioa ere bilatu nahi dute. 


Enneco, haritzaren memoriaproiektua aurkeztu berri duzue Etxarri Aranatzen. Zer erabaki zenuten bileran?

Nafarroa Bizirik fundazioaren proiektua interesagarria dela uste du udalak. Osteguneko herri batzarrean proiektua azaldu eta iritziak jasotzea zen asmoa. Herritar asko bertaratu ziren bilerara. Laurogei lagun baino gehiago joan ziren, eta galdera asko egin zituzten. Gai parkearen proiektua herriko harizti batean kokatuko litzateke —Basopokale eta Danbolintxulo batzen dituen bidearen hegoaldean—. Bideragarritasun plana ere aurkeztu genien eta argi gelditu zen proiektuaren kostua ez dela udalaren eta etxarriarren bizkar izango. Oraingo krisi egoeran Sakanako ekonomiarentzat ere ona izan daitekeela iritzi zioten askok.

Zein izanen dira proiektuaren hurrengo pausoak?

Proiektuarekin aurrera egiteko egin beharreko tramiteak zein diren ere aztertuko du udalak. Eragozpenik ez badago, eta herritarrek horrela erabakitzen badute, proiektuak aurrera eginen du. Dena ongi badoa, hurrengo urtean jarriko dugu eraikinaren lehen harria.

Zertan datza Enneco, haritzaren memoria proiektua?

Eneko bada Euskal Herriaren eta Nafarroako historiaren imajinario kolektiboa jasoko dituen memoriaren parke bat. Garbi duguna da zer ez den izango. Ez da izango museo klasiko bat. Gaur egun, zoritxarrez, XIX. mendeko ereduari jarraitzen dioten museo horietako bat. Izango da zerbait bizia, herritarrek bultzatua eta elementu anitz izango dituena. Memoria izango du, aisialdia, ikerketa gune bat ere. Eta, batez ere, herritar izaera izango du.

Auzolan erraldoia izango da, beraz.

Krisi garaia bada ere, egitasmoak aurrera egingo duen aukera bakarra da auzolanean aritzea. Herri honek bere gain hartuko duen egitasmo bat da. Hor uztartuko dira kalea, jendeartea, pertsonak, enpresak, elkarteak eta erakundeak. Ikusten dugu badela herri honek duen egundoko gabezia asetzeko egitasmoa, batez ere, irakaskuntza arloan. Gure bezero nagusiak, bakarrak izango ez badira ere, ikasleak izango dira. Ikasleek historikoki duten gabezia hori betetzeko egitasmoa da.

Zergatik izen hori?

Batetik, imajinario kolektiboa oso garrantzitsua da. Egun ez daukagu horrelakorik. Gure ikasleek eta herritarrek, oro har, badituzte ezagutzak eta irudiak, baina ez dira herri honetakoak. Izango dituzte imajinarioan Cid Campeador, Isabel I.a Katolikoa edo Cervantes bezalako pertsonaiak, baina ez dakite nortzuk diren herri honetako eragile historikoak. Ez bakarrik Eneko, edo Oneka, haren ama. Nafarroako konkista gogoratzeko, 1512-2012ko Nafarroa Bizirik proiektuaren barruan, pertsonaia asko landu ditugu: Pedro Mariskala, Gasteizko Martin Txipia... Baina Eneko Aritza gakoa da. Hari esker sortu zen lehenengo aldiz herri honek bere buruari eskaini zion lehen egitura politiko-administratiboa. Artean Iruñeko Erresuma deitu zena. Herri gisa bizirik iraun ahal izateko eta kanpoko etsaiei aurre egiteko ikusi zuten antolamendu minimo bat behar zutela, benetako antomalendu administratiboa, juridikoa eta politikoa. Iruñako Erresuma egun estatu bat izango zena izan zen bere garaian. 

Zergatik aukeratu duzue Sakana kokagune gisa?

Lehenik, Euskal Herriko hiri nagusien bidegurutzea delako. Bidegurutze bat delako. Nahi dugu erraztea herri honetako biztanle guztiei bisita egiteko aukera. Euskal Herriko txoko guztietatik memoria parkera etortzeko aukera izatea. Izan behar zuen kokagune zentral bat. Hori geografikoki Sakanan dago. Bestelako memoria gune indartsuak izan baditugu: Amaiur edo Tutera, baina ikusten genuen oztopoa litzatekeela guztiei joateko aukerak eskaintzeari begira.

Bideragarritasun plana ere lantzen ari zarete.

Hori da. Ildo horretan, bisitarien kopurua ere inportantea da ekonomikoki bideragarria izateko. Horretaz gain, Sakana naturgune bikaina da. Proiektua museo bat baino memoria parke bat izango da. Aisialdirako, ikertzeko eta ikasteko aukera emango dituen toki baten moduan irudikatzen dugu. Nolabait irudikatzeko, Bertiz parkearen antzeko zerbait izango da, baina historia eta ikerketa lantzeko aukera eskaintzen duena. Ikasleek topatuko dituzte ariketa praktikoak Historiaurrearekin edo Erdi Aroarekin lotuak direnak, eta horiek izango dira protagonista. Horrez gainera, Sakana gure tradizioen, historiaren, kulturaren eta identitatearen lekuko paregabea da.

Parkearen proiektua nahiko aurreratua dagoela diozu. Zer aurreratu duzue?

Edukiak lantzen ari gara museologian adituak diren hiru enpresarekin. Urte bat daramagu proiektuak lantzen, eta horietako bat antz handia du guk nahi dugun egitasmoarekin. 

Guztion parte hartzea bultzatu nahi duzuela ere aipatu duzu. Nola?

Plurala eta askotarikoa izatea nahi dugu, baina gakoa herritarrak dira, herritarrek bultzatua izatea nahi dugu. Hainbat eragile, enpresa eta erakundek parte hartuko dute proiektuan, baina ardatza herrikoia izanen da. Vicente Azpilikueta izanen da koordinatzailea.




Tasio, Gara, 2013-maiatza-26

sábado, 25 de mayo de 2013

Arrotxapeako Jaiak 2013-maiatza-7/9 euskaraz

   
   Badatoz festak, eta festak iragartzen dituen aste kulturala. Hona hemen euskaraz izango diren ekitaldiak:

  • Asteazkenean, ekainaren 5ean, 18:30etan: Pirritx, Porrotx eta Marimototx. Patxi Larrainzar ikastetxeko patioan.
  • Larunbatean, ekainaren 8an, 20:30etan, Bertso poteoa eta, ondoren, Bertso afaria.

martes, 21 de mayo de 2013

1938ko MAIATZERAKO BIDAIA: "Gerla urte, gezur urte"


Fermin Irigaray, Larreko, nos dejó un testimonio de gran valor histórico, una crónica escrita en la Pamplona de aquellos trágicos años 1936-1940, con el plus de haber sido redactado en euskera, lingua navarrorum. Hoy realizaremos un viaje a aquel mayo de 1938.

Fermin Irigaray, Larrekoren Erretratua
Crispin Martínez
Apirileko Ezkaban iragarri bezala, maiatzaren 22an, Ihesaldiaren 75. urteurrena izango da. Fermin Irigaray, Larreko, euskal idazleak 1936-1940 urte latzetan Iruñean bizi izandakoaren kronika idatzi zuen (Gerla urte gezur urte. Iruñea, 1936-40), 1993. urtean, mende erdia iragan ondoren, Pamiela argitaletxeak argitaratua. Aukera polita, beraz, Historia eta euskara uztartzeko.
Orrialde hauetan Larrekok garai hartako Iruñera eramango gaitu, 1938ko maiatz hartara. Berak euskaraz idatzitako kronikak lagunduko digu ihesaldiaren testuingurua ulertzen: Diputazioa, Elizak, Joaquín Beunza, euskarak pairatutako jazarpena, Gerra, Ezkabako ihesaldia… Beti ere, bere gomendioari jarraiki, hau da, oroit gaitezen gudu urte, gezur urte dela.

1938ko maiatza.
"Gaur, Orrillak hamazazpi egun dituela, egunaldi polita egin du, atzotik atertu zuen eta egun iguzki argi eta ipar aizea.
[…] Diputazioneak gudulari nagusi edo gobernador militarekin batio erabaki du, juan den urtean bezala, uztaren biltzeko eman zituen laguntzak aurten ere gisa beraz eginen dituela, gizonak gudulari dituzten etxeetan edo guduan il direnen etxeetan […].
Iruñeko egunkariak bozik eldu dire Aita Sainduak bere ordezkoa Franco buruzagiaren ondoan izandatu duelakoz. Orrek esan nai omen du Franco-gobernua eta erresuma de jure onesten duela. Arazo untarik itzik ez dakit… ala izango da.
Gudu lekuetarik, erriaz eta mendi gora batzuez jabeturik gudaldi gaitzak egin dituztela; gorrieri nork daki zenbat gudu tresna ekendu, irurehun ilak, berrehun bahituak.
El Pensamiento Navarro Beunza jaun zenaren urte muga delakoz oroitarazten gaitu jaun ona eta jakintsuna zela; baño, bere eriotza izigarrikoa iru gaizkilen gain ematen du (Irujo, Monzon eta Kareaga). Nik ezin sinetsi dut: beste argitasunik eman beharko didate egintza itsusi ortan eken bitartekoa jakiteko
[…] Gaur, Orrillak hogei egun dituela, euri ari du. […] Ministro de la Educación delakoak Iruñeko iria berezi du bertan irakasle guztiak batzeko ogeitamar egunez, Errearoko illabetean; ikastaro berazi bat egiteko Orientaciones nacionales para la educación primaria. “Ikastaroa da aurreri irakasteko biziaren elburu gisaz errelijioa eta gudalgoa: España-aberria-oroituria. Gobernu eta aberriaren alderako gizonen azkundea; bereziki oraiko gudu unen iturburua, bideak eta elburua”.
[…] Diote Justiciako ministroak agindu duela sortzen direneri ez ditekela euskar-izenik eman; bakarrik iru berexten ditu Arantzazu, Begoña eta [?]
Egun, astelena, Orrillaren ogeitairugarrena, diotenez, San Kristobal delako gaztelutik, an giltzapetuak zauden eta, barnetik atera dire eta igesari eman.
Bi milla bostehun ba omen ziren eta orietatik erdiak beñipein eskapatu ziren. Geroago zioten, etzirela laurehun baizik atera zirenak.
Nola nai den dela, atzo arratsetik gau guztian gudulari, iri zain eta guardiak ibili dire bazterretan igeslari biltzen eta.. iltzen.
Orañik ez dugu jakinen zenbat eta zenbat diren eta zenbat eta zenbat diren bildu dituztenak eta… […] Oroit gaitezen gudu urte, gezur urte dela.
Egun, Orrillak 24 egun dituela, otza dago. San Kristobaleko igeslarien erdiak, 380, bildu edo il omen dituzte. Egunkariek itzik ez dute erran
[…] Egun, Orrillak ogeitasei egun dituela, Salbatore eguna, iguzki ederra eta ego aizea.
Eldu den igandeko (ogeitabederatzigarreneko) Italiara doazi Españatik hamalau jaun andi gobernuaren izenean eta egunkarien izenean beste lau egunkarilari; oken artean Iruñeko Diario de Navarra delako Zuzendaria Garcilaso Raimundo García, unela izendatu dute; baño ez orai artioko Ameztia izen ordearekin; nik uste, zer gerta ere, au eskar-izena delakotz.
Gudu lekutik, gorriek gudaldi gaitzak egin dituztela; baño etzaiotela baliatu.
[…] Egun Maiatzaren azken eguna egunaldi beroa. [...] Prentsa delakoaren batzordekoek eman dute berri bat: San Kristobaletik atera zirenak, bat ez beste guztiak etzirela politica edo guduko obendunak, baizik eta eraileak, ebasleak eta unelako obenduak.
Zazpirehun eta lauetanogeitamasei igesari eman zirenak eta guztiak berriz bilduak daudela eta zenbeitzuk ilik: oketarik bati erran omen zioten ez bazuen bere etxekoendako mandaturik eta goraintzi bakarrik erran eta il zuten.
Egun oketan eta egunkarietan agertua da Diputazione eta Junta pro culto y clero delako buruzagien artean eztabai bat.
Sosak direla kariaz eta, atx!, ori ez da gai ona elkar maitatzeko.
Apaiz jaunen izenean norbaitek Diputazionearenganik laguntza gehiago nai du. […] Apezpiku jaunarekin itz emanak milion eta ehun milla pezetekin Culto y clero delakoaren galdea ekenduko zutela.
Eta ori ez onetsi!
Zein itsusi, oraiko aldi untan apez jaunen izenean, bearra izanikan ere, sosketa abiatzea.
Irakasle gazteen Ikastaroa, Curso de orientaciones nacionales, bihar asten da, Iruñen irakasle itxurako gazte asko ikusi ditugu, izenak eta saria ematen (150 pta) Escuela de Artes y Oficios delakoan, Sabino Bidegain Teniente Coronel jaunaren eskuetan. Gudulari nagusi bat irakasle! Gudularien ezipena  [eziera].
Gudu giro dugu!"


[Patxi Abasolo Lopez, Ezkaba aldizkaria, 205 zka., 2013ko maiatza]





domingo, 19 de mayo de 2013

Encuentros con James Petras en Pamplona

Topaketak: James Petras NUPen
Encuentros con James Petras en la UPNA
"Crisis del Capitalismo y del Imperialismo"


Astelehena, Maiatzak 20 Mayo, lunes
Gela: 114 aula
Ordua: 12:00 horas

   James Petras (Estados Unidos, 1937) es un sociólogo y escritor conocido por sus estudios sobre el imperialismo, la lucha de clases y sus análisis sobre diversos conflictos. Ha sido profesor en Universidades de Nueva York, Pensilvania y Canadá. Es autor de más de 62 libros publicados en 29 idiomas, y miles de artículos en revistas profesionales y periódicos. En Euskal Herria tiene varios libros publicados con las editoriales Hiru y Txalaparta. Participa activamente en diversos movimientos como el MST-Sin tierra en Brasil, o Los Desocupados de Argentina, entre otros.
   Será un encuentro de una hora, donde James Petras contestará a las preguntas que los miembros de la Comunidad Universitaria le han hecho llegar previamente. La propuesta ha sido abordar las causas y consecuencias de la actual crisis del capitalismo y del imperialismo, así como las posibles alternativas para la izquierda transformadora a nivel mundial, prestando especial atención a la situación en Europa.
.
HITZALDIA/CONFERENCIA
 Maiatzak 20 Mayo, lunes
Instituto Plaza de la Cruz
Ordua: 19:00 horas

Antolatzailea: Ipar Hegoa Fundazioa

jueves, 16 de mayo de 2013

Diario de ARROTXAPEAko Egunkaria (39)

   Dentro de la 35 edición de la Feria de Artesanía vasca celebrada en Errenteria, el sábado, 5 de mayo, Joseba Lekuona, escultor y aitatxo del colegio Patxi Larrainzar, recibió el premio al mejor puesto decorado, consistente en 250 euros y un diploma acreditativo.
Coche antilujuria
 saliendo del parque Mogotes

Argazkia: Patxi Abasolo (2013-maiatza)
   Como ya informábamos en este Rincón de Historia, el 7 de mayo, el fachilla del barrio hizo otra de las suyas, pintando paredes y puertas de la Biblioteca Pública San Pedro, adornándolas de esbásticas y símbolos nazis (fotografías: "aquí"; resultados"aquí"). En fin! que no fue la única fotografía rompiendo con la normalidad vecinal, pues ese mismo día apareció en el parque Mogotes un patrol de la Guardia Civil por donde, se supone, no debería circular vehículo alguno. Días más tarde, el 14 de mayo, un artículo de Diario Tabarra nos aclaraba el enigma. Pues sí, resulta que, tras un encuentro entre Concejo, concejales y la delegación del Gobierno español en tierras navarras más orientales, propiciada por Marcial Fernández, concejal del PPN en Berriplano, los hijos del Duque de Ahumada reforzarán la vigilancia en Artika y el Parque Mogotes. Se supone que gracias a ellos ya nadie se atreverá a robar en ninguna bajera, a encender porro alguno ni meterse mano en público, según palabras del propio Tabarra.
   Cosas buenas también suceden en Arrotxapea, es más, me atrevería a decir que, por lo menos, tantas como malas, aunque no tengan eco alguno en los medios de desinformación. Así, esa semana, la Euskal Eskola Makrobriotikoa inauguró su local rotxapeano tras seis largos meses de trabajo, beraz, zorionak!
   El 9 de mayo, una vez más, el sistema educativo conoció una nueva jornada de movilizaciones, en este caso, una convocatoria de dos horas de paro y una manifestación convocada a la tarde por el conjunto de los estamentos sociales y educativos. Esa misma tarde, la Comisión por un Instituto para la zona norte de Pamplona, esa misma que ha llenado muchos rincones de nuestro barrio con el cartel amarillo MASFZRK (No a la masificación!), organizó una reunión en la Apyma Patxi Larrainzar para preparar el sorteo, fiesta y concentración que tendrá lugar el próximo 22 de junio en Biurdana. Y, algo más tarde, ese mismo día, en la Escuela Navarra de Teatro se representó la obra de teatro "Con la que está cayendo", protagonizada por el rotxapeano Javier Esteban, además de Isabel Azpirotz y Ainhoa Juániz, con el también vecino Xabier Maravi como responsable del sonido y las proyecciones. Una divertida sátira, con una carga política indudable, de la mano de EH Bildu, que durante este mes está recorriendo muchos rincones de la Alta Navarra, caracterizando el poltronismo, las corruptelas y la degradación de los derechos sociales básicos del conjunto de ciudadanos de estas tierras, dejando como moraleja final la necesidad de una alternativa a todo ello. 
Fotografía: Iñaki Vergara.
 Y llegó el 11 de mayo, Arrotxapea Eguna, un Día del barrio que venía con la gran novedad de ese I Cross Popular de 6,5 kilómetros, aderezado con sendos Crosses infantiles de 500 y 1.000 metros (Ver "aquí"). En tres palabras, todo un éxito. Hemen, ere, zorionak Eguna antolatu duzuen guztioi. Una vez más, los responsables municipales, en esta ocasión la Policía Municipal, dejaron constancia, sin disimulo alguno, su nulo aprecio por las gentes rotxapeanas. Lo hizo el mismo alcalde hace unas semanas al adjudicar la calle Jimeno Jurío a otro barrio de Pamplona, sin contar para ello con los agentes sociales que llevan años promoviendo esa iniciativa, y lo hicieron sus txilibitu-jaunas demorando la salida del Cross durante treinta minutos, sí, ¡treinta minutos!, con el único objetivo de desprestigiar una prueba que se presentaba por primera vez con 170 corredoras y corredores. Pese a todo, el Día discurrió de maravilla, y gracias al Cross pudo disfrutar del mismo casi todo el barrio, volcado en vivas y ánimos a las participantes, como pudo comprobarlo un servidor que, todo hay que decirlo, se defendió mejor de lo que prometía su primer Cross con 46 añitos, ¡casi nada! Si es que no hay nada como los movimientos populares para rejuvenecer a uno. En la primera vuelta perdí el dorsal (002), así que habrá que esperar al siguiente para poder guardarlo de recuerdo.

   Al día siguiente pudimos saber que, durante esa jornada, una vecina de 24 años resultó herida cuando se desplazaba en bicicleta por una acera de Joaquín Beunza, golpeada por un coche que salía del garaje. Felizmente, todo quedó en un susto, aunque fue trasladada al Hospital por lo mareos y el dolor de cadera. Ya sabéis, los coches, a salir despacito, y ciclistas y peatones cuidado con esa luz del garage cuando esté roja, ados?
   En estos momentos, hoy, jueves, 16 de mayo, en la sociedad Errotaberri, se está constituyendo el Comité de Huelga del barrio para trabajar la jornada que distintos sindicatos y agentes sociales han convocado para el próximo 30 de mayo, así que seguro que retomaremos este Diario en el mismo momento que lo dejamos. Animoak eta auzoa eraikitzera, guri dagokigu eta!
   



* Aurreko sarrera / Entrada anterior:

domingo, 12 de mayo de 2013

Ziztadak (XLI): Jose Luis Cano, las calles siguen gritando

Kontzentrazioa eta Hitzaldia: 2013-maiatza-12/13.
   Las calles de la vieja Iruñea han sido escenario de mil y una batallas. Multitud de reivindicaciones acompañadas a menudo de carreras, disparos y apaleamientos. Reivindicaciones y sueños aún pendientes de hacerse realidad. Pelotazos y botes de humo estallando sobre rostros anónimos. Ojos que ya no verán más, oídos que no oirán, columnas que nunca volverán a erguirse. Muchas vidas truncadas por ese desafortunado golpe, por ese disparo de ley. Como aquel 13 de mayo de 1977. Las calles gritaban "amnistía", mientras piedras y pelotazos disputaban, una vez más, desigual batalla. En la confluencia de la calle Calderería con la Bajada de Javier, la Policía Armada atrapó a José Luis Cano. En el interior del bar Manuel (hoy Imanol) golpes y patadas se sucedían, hasta que los gritos fueron ahogados por un disparo realizado a bocajarro en la cabeza del joven Cano. 36 años más tarde, vuelven a oírse aquellos gritos exigiendo justicia. De nuevo, una pequeña placa aparece en el lugar de los hechos. Y vendrán de nuevo a arrancarla de la pared, no así de la vieja Iruñea empeñada en no olvidar. Porque todas esas vidas truncadas no han dejado nunca de tener rostro. Porque, en verdad, nunca han sido anónimas. Porque las calles de la vieja Iruñea no dejarán de acoger mil y una reivindicaciones y sueños, aún pendientes de hacerse realidad.



* Aurreko Ziztada / Ziztada anterior:



jueves, 9 de mayo de 2013

Arrotxapeako ergela / El fachilla del barrio

   Pues sí, porque haberlos, haylos. Así dejó el susodicho las paredes y puertas de la Biblioteca de San Pedro hace dos días. No sé porqué me da que el autor de la mísma no ha hecho, en absoluto, un uso apropiado de los libros que le rodeaban. Y de Geografía, cero patatero, ¡en fin!. Esperemos no tener muchos de esos especímenes en el barrio.

Pintadas racistas en la Biblioteca San Pedro.
Argazkia: Patxi Abasolo (2013-maiatza)


   

domingo, 5 de mayo de 2013

Pablo Picassoren "GERNIKA"ko irudien esanahia.


   Larunbateko"Berria"n Lander Muñagorrik laburbiltzen digu Gonzalez de Zaratek argitaratu berri duen Eredu ikonografikoen Gernika ikerketa. Honetan Gonzalezek azaltzen digu Gernika Peter Paul Rubens margolari belgikarraren Gerraren izugarrikeria lanean oinarrituta dagoela. Hona hemen Gernika-ko irudien esanahiak.

Berria, 2013-maiatza-04.
1. Besoak altxatuta dagoen emakumea, eta 'fasces'-a. «Senideen arteko gerra baten tragediak sortzen duen mina islatzen du emakumeak. Askatasunaren irudikapena da. Gorantz dauzkan eskuetan, hamaika behatz zenbatu daitezke, Espainiako lehen errepublikak iraun zuen hamaika hilabeteen omenez. Bestalde, askatasuna Francoren altxamenduak zapaldu duela islatzen du gorputzaren azpian ageri den laukizuzen marradunak. Izan ere, faxismoaren ikurra den fasces bat da. Haren oinarrian, bost behatz ageri dira, 1936ko gerrak bigarren errepublikarraren bost urteak zalantzan jarri dituelako faxismoak».

2. Kriseilua daraman emakumea. «Amorruaren sentimendua Rubensek Alectoren bidez irudikatu zuen. Picassok ere irudi hori erabili du. Ezer elikatzeko gai ez diren bular puntazorrotzak, eta esku zorrotz bat, irudia saminez jaio dela irudikatuz. Indarkeriaren alegoria bat da. Leihotik ageri den emakume buruak izurria irudikatzen du, ahoa zabalik duela, jarrera erasokorrarekin. Aurpegi hori Espainiaren askatasuna irudikatzen duen emakumearen alboan dago, baina bizkarra ematen dio, eta, kriseiluarekin, indarkeria dagoen eszena argitzen du».

3. Hildako gudaria, ezpata hautsia eta lorearekin. «Rubensek bere koadroan lurrean irudikatzen duen hilotzak arkitekto bat irudikatzen du. Izan ere, bakearekin hiriak edertzen dituzte, eta gerrarekin dena suntsitzen da. Picassok, ordea, gudari baten gorpua irudikatzen du, justizia eta anaitasunaren heriotza azalduz. Gorpua aizkora batekin zatikatua izan da, eta kirtena zaldiaren hankaren ondoan ageri da. Apurtutako ezpata, berriz, galtzailearen ezpata da, biktimarena. Baina zeinen galtzaile da? Justizia eta askatasunaren porrota islatzen du. Nolanahi ere, itxaropena ez galtzeko zertzelada gehitu du Picassok: jasmin landare bat. Botere despotikoaren eta injustiziaren aurrean ere loreak haziko direla adierazteko asmoarekin».

4. Zaldi zauritua eta gorantz doan hegaztia. «Indarkeriaren ondorioz, lantza batek zaldia zauritu du. Samina adierazten du animaliaren aurpegiak, eta mingain zorrotza ageri zaio, amorruaren adierazgarri. Haren bizkarrean dagoen zauritik hegazti bat atera da, zerurantz hegan doana. Gerrarik ez dagoen leku batera doa, utopiarantz. Zaldia, ordea, hildako gudariaren gorpu gainean pausatuta dago. Irudi horrek elkarren aurka borrokan ari den herri bat irudikatzen du, bata hilda, eta bestea zaurituta. Izan ere, guda baten ondorioz, sekula ez dago irabazlerik, borrokatu diren bi aldeek galtzen baitute zerbait».

5. Erreguka ari den emakumea. «Rubensek zioenez, gerra batean, amorruaren ondoan miseria eta pobrezia azaltzen dira. Emakume honekin horixe azaleratu nahi izan du Picassok. Erdi biluzik ageri da, eta gorputzeko atalak —besoa eta hanka— desitxuratuta. Lepoa luze-luze eginda dauka, erreguka eta eskean arituko balitz bezala. Eskuin eskuak daukan posizioak ere ondorio hori indartzen du. Begirada kriseiluaren argiari zuzentzen dio; beraz, guda zelaian sartzen ari dela uler daiteke. Horren ondorioz, egoera okertu egingo zaio, guda batean gutxien daukatenak izan ohi baitira okerren egoten direnak».

6. Haurraren hilotza eskuetan duen ama. «Gerraren gordina islatzeko, artearen historian askotan erabili izan da hildako haurra eskuetan duen amaren irudia. Picassok erdi biluzik marraztu zuen emakumea, bularrak agerian dituela. Aurpegiak samina eta ezintasuna adierazten du, eta azalean uzten du gerraren zentzugabekeria. Emakumearen mingain zorrotzak amorrua eta saminaren erakusgarri dira. Begirada, berriz, zezenari zuzentzen dio, indar basati eta zapaltzaileari, baina ez du haren erantzunik jasotzen. Hilotza eskuetan duen amaren irudiarekin, ugalkortasunak gerraren ondorioz izaten duen kaltea eta atzerapausoa azpimarratu nahi izan du Picassok».

7. Zezen basatia. «Indar eta indarkeria kontrolaezina duen animalia gisa dago irudikatuta zezena koadroan. Horren metafora gisa, barrabilak dauzka marraztuta. Inguruan gertatzen ari denagatik zirkinik egin gabe dago, eta azpian duen amari ere ez dio begiradarik zuzentzen. Gertakari horrek guztiak eragingo ez balio bezala. Izan ere, zezena bera izan da gerra hori sortu duena, bera da indarkeriaren sorburua. Zezenak zauritu du zaldia bizkarrean, eta, era berean, zoruan etzanda dagoen gudariari ere heriotza eragin dio. Alegia, senideen arteko gudaren sorburu gisa irudikatu du Picassok zezena».

8. Begia, eta irisa bonbilla itxurarekin. «Artearen historian, begia boterearen eta zaintzaren irudi gisa erabili da. Horrez gain, justizia zaintzen duen elementu gisa ere aurkeztu izan da. Koadroan, ordea, begia irisik gabe marraztuta ageri da, eta, haren ordez, bonbilla bat dago. Filamentuak nahastuta daude, ordenarik gabe, eta horrek argia ezinezko egiten du. Hori dela eta, begiak igortzen duen argia ezegonkorra da, zuri eta beltza. Agertokiko argia, beraz, ez dator begitik, amorruaren kriseilutik baizik. Begia boterearen, zaintzaren eta justiziaren adierazle bada ere, koadroan ezer gutxi egiten du senideen arteko borroka horretan. Haren indarkeriarekin, zauriak eta hildakoak besterik ez du eskaintzen».

sábado, 4 de mayo de 2013

Día de ARROTXAPEAko Eguna 2013

Maiatzak 11 de mayo
Larunbata - Sábado

Egitaraua / Programa:

10:00etan Txikien KROSA
Salida Trav. Ave Maria

11:00etan HERRI KROSA - CROSS POPULAR
Desde la Trav. Ave Maria etorbidetik.
Dorsal: 5 €, a ingresar en Caja Laboral:
3035 01 11641110701087
Se podrá recoger el dorsal en el mismo día, en el punto de salida, a partir de las 9:30 horas, con el recibo del banco. Habrá obsequio para los primeros 150 y lunch para todas las participantes.
Se dispondrá de servicio de duchas y vestuario en UDC Rochapea.
Más información: http://www.arriasko.com

11:00etan TRUEKE AZOKA - FERIA DEL TRUEQUE
Ave Maria zeharkalean. Informate en www.batean.com

12:00etan KROSaren eta JAIETAKO KARTEL LEIHAKETAren SARI BANAKETA
REPARTO DE PREMIOS del CROSS y del CONCURSO del CARTEL de FIESTAS

12:15etan Relleno eta Txistorra dastaketa - Degustacion de relleno y chistorra
En la Travesia Ave Maria etorbidean. Musika eta festa giroa

14:30etan BAZKARIA-COMIDA, Peña Rotxapean
10 € parad@s,ikasleak,txikiak.L@s demas 12 €
Txartelak Haizea, Zokoa, Ipar gorri eta Basajaunen

17:00etan Poteo con la ElektROTXArraska-rekin poteoa Rotxapea Peñatik

18:00etan MAIORDOMOEN TOPAKETA La Carbonilla-n Encuentro de l@s MAYORDOM@S, GIGANTES y DANTZARIS TXIKIS

18:30etan MAIORDOMOEN DANTZALDIA, DANTZARI TXIKIAK, ERRALDOIAK...
BAILE de l@s MAYORDOM@S, en el Parque de l@s Enamorad@s.

20:00etan MUSIKA KONTZERTUA La Carbonilla-n.



viernes, 3 de mayo de 2013

Diario de ARROTXAPEAko Egunkaria (38)

Sortu ere hasi da kaleei hitzeginarazten.
Argazkia: Patxi Abasolo Lopez (2013-maiatza-1)
   Apirilaren 15eko astean hitzordu polita izan genuen Ezkaba aldizkariko lagunok. II. Aste Kulturalak honako hauek eskaini zizkigun: hitzaldiak, mahainguruak, otorduak, ardo-dastaketa, kontzertuak, Erraldoiak, txistorra jana, herri bazkaria, monologoa, Rotxaranga, haur jokuak... Zapore gazi-gozoarekin gelditu gara, ordea. Bai, ekimen batzuk arrakastatsuak izan dira (STOP etxegabetzeak, ardo-dastaketa euskaraz eta larunbat goizean); besteetan, ordea, ez dugu jendea erakartzea lortu, bereziki gazteak, haiek baitziren gure helburua (drogen inguruko hitzaldia, A Kaskarla taldeko kontzertua...). Berriro, bada, hausnarketa parentesia zabaldu eta burua astindu behar, hori bai, ez Ezkabak soilik, auzoko lagun eta taldeek ere bai.
  Ezkabako lagunok mahaigainean dugu galdera: mereziko ote du III. Aste Kulturala antolatzea? Tira, bada, badugu aurretik beste hamabi hilabete era egoki batean erantzuteko. Hori, bai, hala edo nola, Arrotxapeak behar ditu soziabilitate-eremu berriak. Eta ahaleginak fruituak ematen ditu, zalantzarik ez. Horrela izan da II. Aste Kultural honetan ere, hitzaldi batetik abiatu baita Arrotxapeako STOP Etxegabetzea, auzoa eraldatzeko beste borroka tresna bat, ongi etorri!
   Apirilaren 17an, Arrotxa Kantuz taldeak omenaldi xumea eskaini zion Eugenio Arraiza auzokideari, berari esker sortu baitzen ekimena 2008an. Ekitaldian 363 abesti biltzen dituen Euskal Herriko Kantu Zaharrak liburuska aurkeztu zuten.
    Apirilaren 24an, Ezkaba aldizkariak deia jaso zuen Nafarroa Garaiko Gobernuko Argitalpen Zerbitzutik:
- Buenos días, le llamamos para solicitar algunos ejemplares de la revista Ezkaba para completar la colección. ¿Me podía decir, por favor, quién es el editor, es el señor Argitaletxea?
- No, es el colectivo Zumadia, argitaletxea es editorial en euskera.
En fin, zer esan, ezta?
   Maiatzaren 1ean esan genuen bezala, aurten ere, Herri honetako langileok sakabanaturik atera ginen kalera. Arrotxapean hitzordua LAB sindikatuak ezarri zuen, zeinen zutabeak jendetsuak izan ziren oso. Jendetsuak bai, hotz ordea, egoera sozio-ekonomikoa bero-bero izanda ere. Egun horretan ikusi ahal izan genuen Sortu alderdi politiko berriaren lehen margoketa gure auzoko kaleetan.
    Asteazken horretan ere, 14:45etan, istripua gertatu zen San Pedro liburutegi ondoan. Kotxe batek bestea jo eta iraulita utzita alde egin zuen. Elkartasunik ez, bada, elkartasun egunean.
   Auzoko garia pozik dago udaberri euritsuarekin, berde-berde eta bizkor hazten ari baita. Ondoan, behin eta berriro, bat egiten dute Armendariz erregeordeko Armadako ondorengo horiek guztiek, gorriek, berdeek zein urdinek, Herri hau bizkor haziko den beldur. Atzo,  maiatzaren 2an, urdinen txanda izan zen, auzoko gazteak zirikatzen, berriro ere gure udaberriaren beldur. Hau bai negu luzea!



* Aurreko sarrera / Entrada anterior:






miércoles, 1 de mayo de 2013

1º de Mayo, ¿día festivo o jornada de lucha?

   Una vez más, la clase trabajadora de estas tierras celebrará un 1º de Mayo caracterizado por la falta de unidad de quienes viven y venden su fuerza de trabajo aquí. ELA, LAB y CGT (Ipar Euskal Herria) conmemorarán esta fecha por separado, mientras que CCOO y UGT lo harán conjuntamente, igual que ESK, EILAS y CGT. En Arrotxapea, la cita parte del sindicato LAB, quien ha organizado distintas columnas desde pueblos y barrios para confluir en la Plaza del Castillo. La columna procedente de Txantrea atravesará nuestro barrio a las 11:30 horas.